Euskal Herria Kirola elkartearen ekimena da Euskal Herriko marka eta errekorren erregistroa egiteko erronka hau. Lanean ari gara webgunea antolatzen eta funtzioak aktibatzen. Oraindik gauza asko falta dira egiteko. Une honetan igeriketa eta atletismo markak biltzen ari gara. Horrekin batera Euskal Herrian egiten diren kirol guztietan izan daitezkeen datuak ere erregistratu eta antolatzeko asmoa daukagu. Errekorren eta marken gaineko bestelako albisteak ere landuko ditugu webgunean. Eskertuko ditugu Euskal Herriko errekorren gaineko eta webgunearen inguruko ekarpen eta iritzi guztiak. Gure e-posta helbidea: info@ehkirola.eus
Onditz Iturbek errekorra egin du Gasteizko maratoi erdian
Igorretarra 1:16.28ko denborarekin helmugaratu zen, 1999an Nieve Zarzak lortutako errekorra (1:17:45) gaindituz
Jone Zabaletak errekorra ezarri du Irungo Krosean
Korrikalari azkoitiarrak aurrenekoz irabazi du proba, Sara Villasantek iaz ezarritako errekorra bi segundoan hobetuz
Nerea Arruti, txapela eta errekorra Sherpa.ai Aizkolari txapelketan
Garaipena eskuratzeaz gain, txapelketako errekorra ere ezarri du urnietarrak, bere iazko denbora ia hiru minutuan hobetuta
Nahia Zudairek Europako errekorra egin du 50 metroko bular estiloan
Euskal igerilaria bigarren geratu zen finalean 44.07ko denbora eginda eta marka horrekin SB7 kategoriako Europako errekor berria ezarri zuen
Jon Arzubialdek 60 urtetik gorakoen munduko errekorra hautsi du Donostiako Maratoian
2:34:06ko denbora eginda, 2009ko otsailaren 1etik, Yoshihisa Hosaka japoniarrak zuen errekorra 2 minutu eta 24 segundotan hobetu zuen donostiarrak
Ziortza Villak 24 orduko erlojupekoa egin du Kaliforniako basamortu batean
Ciclos Gorliz taldeko kidearen azkeneko balentria Kaliforniako Borrego Springs basamortuan 4 eta 40 gradu bitarteko tenperaturetan 24 orduko erlojupekoa egitea izan da
Iker Vicentek Nafarroako bederatzigarren txapela jantzi du Donezteben
Bederatzigarren txapelarekin, Floren Nazabal berdindu du Vicentek eta txapel bakarrera du Mikel Mindegiaren errekorra
2022. urteko txostenak ► ►
Kontaktua
Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!