Argazkia: GAF
Pasa den ostiralean, abenduak 30, arratsaldeko 17:22an, Anoetako Belodromoan lehiatu ziren parte-hartze libreko probak, non 2007an eta 2008an jaiotako 14 atletek irteera hartu zuten, eraztun obalatuari 5 buelta emateko, 1.000 metro bete arte. Horien artean, Txindokiko bi atleta aritu ziren, Urko Etxebeste eta Haitz Urrestarazu, helburu argi bat zutenak: 16 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra ontzea, 1.000 metrokoa pista estalian, 2:39.8ko denborarekin Manuel Becerrak duena 1980ko martxoaren 8az geroztik.
Irteera eman bezain laster, biak jarri ziren buruan, baina lasterketa 100 metrora baino ez zen iritsi, izan ere, epaileek hainbat tiro jo zituzten irteera bertan behera utziz.
Bi edo hiru minutu geroago, beste irteera bat eman zen baina honakoan lasterketaren gidoia aldatu egin zen. Torrelavega atletismoko bi atletak buruan jarri ziren, 200 metrotik 32 segundotan pasatuz, helburutik gertu. Gero, lasterketak gorabeherak izan zituen eta itzuli baten faltan errekorra urrutiegi zirudien.
Azkenean, Aaron Ceballos kantabriarrak (2: 42.57) erdietsi zuen garaipena, Haitz Urrestarazuren erasoa ekidituz (2: 42.72).
Mila metroetan beraz, Haitz Urrestarazuk 2.42.72ko denborarekin pista estaliko marka pertsonala ezarri zuen, eta Txindoki klubeko 16 urtez azpikoen errekorra egin zuen ere, baina duela lau hamarkadako errekorra bere horretan dirau oraindik ere.
SAILKAPENA
1 Aaron Ceballos Mateu (15/12/07) Atletismo Torrelavega 2:42.57
2 Haitz Urrestarazu Larrea (21/01/07) Txindoki A.T. 2:42.72
3 Oscar Crespo Gutierrez (1/3/07) Atletismo Torrelavega 2:43.88
4 Urko Etxebeste Garin (28/11/07) Txindoki A.T. 2:44.26
5 Hugo Vazquez López (29/5/08) Super Amara BAT 2:45.94
6 Miguel Gallastegi Martinez (18/6/08) C.A. Beronia-Senda 2:46.62
7 Alai Cabello Viña (23/1/08) Super Amara BAT 2:47.39
8 Samuel Fernandez Villegas (23/2/07) 2:50.23
9 Lur Ocon Arreitunandia (14/5/08) C.D.Hernani 2:51.71
10 Miguel Cantarero Barreda (30/3/08) Atletismo Torrelavega 2:52.09
0 Comments