1980tik indarrean jarraitzen du Gipuzkoako 16 urtez azpiko 1.000 metroko errekorra, pista estalian

2023.01.2 | Errekorrak

Iragan ostiralean Anoetako Belodromoan saiatu ziren 16 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra ontzen, 1.000 metrokoa pista estalian, 2:39.8ko denborarekin Manuel Becerrak duena 1980ko martxoaren 8az geroztik

Argazkia: GAF

Pasa den ostiralean, abenduak 30, arratsaldeko 17:22an, Anoetako Belodromoan  lehiatu ziren parte-hartze libreko probak, non 2007an eta 2008an jaiotako 14 atletek irteera hartu zuten, eraztun obalatuari 5 buelta emateko, 1.000 metro bete arte. Horien artean, Txindokiko bi atleta aritu ziren, Urko Etxebeste eta Haitz Urrestarazu, helburu argi bat zutenak: 16 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra ontzea, 1.000 metrokoa pista estalian, 2:39.8ko denborarekin Manuel Becerrak duena 1980ko martxoaren 8az geroztik.

Irteera eman bezain laster, biak jarri ziren buruan, baina lasterketa 100 metrora baino ez zen iritsi, izan ere, epaileek hainbat tiro jo zituzten irteera bertan behera utziz.

Bi edo hiru minutu geroago, beste irteera bat eman zen baina honakoan lasterketaren gidoia aldatu egin zen. Torrelavega atletismoko bi atletak buruan jarri ziren, 200 metrotik 32 segundotan pasatuz, helburutik gertu. Gero, lasterketak gorabeherak izan zituen eta itzuli baten faltan errekorra urrutiegi zirudien.

Azkenean, Aaron Ceballos kantabriarrak (2: 42.57) erdietsi zuen garaipena, Haitz Urrestarazuren erasoa ekidituz (2: 42.72).

Mila metroetan beraz, Haitz Urrestarazuk 2.42.72ko denborarekin pista estaliko marka pertsonala ezarri zuen, eta Txindoki klubeko 16 urtez azpikoen errekorra egin zuen ere, baina duela lau hamarkadako errekorra bere horretan dirau oraindik ere.

SAILKAPENA

1 Aaron Ceballos Mateu (15/12/07) Atletismo Torrelavega  2:42.57

2 Haitz Urrestarazu Larrea (21/01/07) Txindoki A.T.  2:42.72

3 Oscar Crespo Gutierrez (1/3/07) Atletismo Torrelavega  2:43.88

4 Urko Etxebeste Garin (28/11/07) Txindoki A.T.  2:44.26

5 Hugo Vazquez López (29/5/08) Super Amara BAT  2:45.94

6 Miguel Gallastegi Martinez (18/6/08) C.A. Beronia-Senda  2:46.62

7 Alai Cabello Viña (23/1/08) Super Amara BAT  2:47.39

8 Samuel Fernandez Villegas (23/2/07) 2:50.23

9 Lur Ocon Arreitunandia (14/5/08) C.D.Hernani  2:51.71

10 Miguel Cantarero Barreda (30/3/08) Atletismo Torrelavega 2:52.09

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!