2023ko Zegama-Aizkorri maiatzaren 14an izango da, aurtengo errekorrak ortzimugan

2022.11.18 | EHKM, Errekorrak, Lasterketak

Bi urtez bertan behera geratu ondoren, munduko mendi maratoirik esanguratsuena 2022an itzuli zen errekor edizio batekin: Kilian Jornetek eta Nienke Brinkmanek lortu zuten garaipena 2017ko errekorrak hautsiz, 3h36.40 eta 4h16.43 denborarekin, hurrenez hurren

Argazkiak: zegama-aizkorri.com

 

Zegama-Aizkorri mendi maratoiko antolakuntzak finkatu du dagoeneko 2023ko 22. maratoiaren eguna: maiatzaren 14a. Kilometro Bertikala, berriz, maiatzaren 12an jokatuko da.

Maratoiko dortsalak eskuratzeko aurre izen emateak urtarrilaren 16an irekiko dira, 12:00etan, rockthesport.com plataformaren bitartez. 10 egunez, parte hartu nahi duen orok izena eman ahal izango du maratoiaren dortsal bat eskuratu ahal izateko; urtarrilaren 30ean, berriz, kilometro bertikalerako eta junior trailerako epea irekiko da. Dortsalen zozketa otsailaren 24an egingo da.

Probak urtetik urtera aurre inskripzioen errekorra hausten du, eta 2022ko ediziorako 12.500 eskaera baino gehiago egin ziren 225 plazetarako.

Bi urtez bertan behera geratu ondoren, munduko mendi maratoirik esanguratsuena 2022an itzuli zen errekor edizio batekin: Kilian Jornetek eta Nienke Brinkmanek lortu zuten garaipena 2017ko errekorrak hautsiz, 3h36.40 eta 4h16.43 denborarekin, hurrenez hurren. Eta audientzia-errekorra ere izan zen: Maratoiaren lehen emanaldi osoa zen hartan, Youtubeko historian bistaratze gehien izan zituen gaztelaniazko trail lasterketa bihurtu zen. Mendi maratoia lau hizkuntzatan jarraitu ahal izan zen zuzenean Teledeporte, Euskal Irrati Telebista (EITB), TV3-Esports3 eta ingelesez eskaini zuen Golden Trail World Series bere Youtubeko katearen bidez.

Esan bezala, pasa den maiatzaren 29an, mendi lasterketetako korrikalaririk onenak bildu ziren 2022ko Golden Trail World Series txapelketarako puntuagarria zen proban.

Kilian Jornet kataluniarrak aurreikuspenak bete eta aise gailendu zen Zegama-Aizkorri lasterketan, Magrini italiarra eta Merillas espainiarraren aurretik.  Jornetek, gainera, probako markarik onena ia 9 minututan hobetu zuen. Emakumezkoetan, Nienke Brinkman herbeheretarra nagusitu zen, eta honek ere historiako markarik onena egin zuen.

Baldintzak lagun, gizonezkoen lehian Jornetek aise hobetu zuen Stian Angermund norvegiarrak 2017an egindako denbora: 3 ordu, 45 minutu eta 8 segundo. Sabadellekoak hamargarren garaipena lortu zuen, lasterketa 3:36:41eko denborarekin amaituz.

Zortzi minututan baino gehiagotan jaitsi zuen errekorra beraz (8 minutu eta 27 segundotan hain zuzen ere) eta 10 minututan baino gehiagotan ondu zuen bere markarik onena lasterketa honetan. Izan ere, Kilian Jornetek 2014an lortu zuen lasterketako errekorra (3:48: 38) baina hiru urte geroago, Stian Angermund-ek kendu zion (3:45:08). Bigarren helmugaratutako David Magninik ere 2017ko Stian Angermunden errekorra hautsi zuen.

Emakumezkoen lehian berriz, Nienke Brinkman herbeheretarra bere aurkariak baino askoz gehiago izan zen. Brinkman 4:16:45eko denborarekin helmugaratu zen, atzetik  Maude Mathys suitzarrak eskuratu zuelarik bigarren postua. Sara Alonso, 23 urteko donostiarrrak, lasterketa bikaina egin zuen eta hirugarren izan zen bere debutean.

Nienke Brinkmanek 2017an Maite Maiorak 2017an ezarritako marka (4:34:27) ia 18 minututan hautsi zuen, 17 minutu eta 42 segundotan ondu zuelarik. Podiuma osatu zutenek ere Maioraren marka hautsi zuten, suitzarrak zortzi baino gehiagotan egin zuen eta Sara Alonsok ere Maioraren marka ondu zuen  -Maude Mathys lasterketa amaieran harrapatzear egon zen-.

ZEGAMA 2023RAKO DATAK

2023ko urtarrilaren 16an 12:00etan:
       XXII. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren aurre izenematea.
2023ko urtarrilaren 30ean 12:00etan:
       IX. Zegama-Aizkorri kilometro bertikalaren eta XII. Zegama-Aizkorri Junior
       Trailaren aurre izenematea.
2023ko otsailaren 24an:
       Dortsalen zozketa.
2023ko maiatzaren 12an:
       IX. Zegama-Aizkorri kilometro bertikala
2023ko maiatzaren 14an:
      XXII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia eta XII.en Zegama-Aizkorri Junior Traila

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!