Mieltxo Saralegi Arribillaga (Leitza, Nafarroa, 1968ko otsailaren 2a) harri-jasotzaileak du errekorra harri-jasotzean. 2001eko apirilaren 28an Lekunberrin 329 kiloko harria jaso zuen, eta harrez gero inork ez du marka hori gainditzerik izan.
Beste hiru harri-jasotzailek bakarrik lortu dute 300 kiloko langa gainditzea historian:
- Iñaki Perurena Gartziarena (Leitza, 1956ko irailaren 23a) : 320 kiloko harria altxatu zuen 1994ko otsailaren 5ean Donostiako belodromoan, Euskadiko Sei Orduen barnean.
- Inaxio Perurena Zubitur (Leitza, 1984ko urtarrilaren 10a) : 308 kiloko harria altxatu zuen 2016ko apirilaren 23an Leitzako Amazabal pilotalekuan.
- Iñaki Otaegi ‘Gibitegi‘ (Goiatz, Gipuzkoa, 1958ko urriaren 6a) : 300 kiloko harri laukizuzena bizkarrean berdindu zuen 1993ko urtarrilaren 10ean Zizurkilen.
0 Comments