Argazkia: Real Sociedad Atletismo
Pasa den martxoaren 27an, Sabadellgo pista berreskuratuan 16 urtez azpiko Estatu mailako XXXV. Txapelketa ospatu zen pista estalian, eta bertan Itsaso Madariagak (2007-01-24) Euskal Herriko pentatloi errekorra hautsi zuen, guztira 3.693 puntu batuta.
Gipuzkoarrak pentathloia irabazi zuen, honako denborak eginda: bigarren izan zen 60 metro hesidunetan, 9.17rekin. Bigarren postua errepikatu zuen altuera jauzian, marka pertsonalarekin: 1.57. Onena izan zen pisu jaurtiketan (11.33), bere marka pertsonala urratuz. Bere probarik gustokoenean, luzera jauzian, bere mailaren azpitik egon zen (5.74 ditu), 5.40 salto egin zituen eta hirugarren izan zen. Eta 600 metroak irabazi zituen marka pertsonalarekin: 1: 40.28.
EMAITZAK
60 metro hesiak (0,76): 9.17 (875 puntu)
Altuera: 1,57 (701 puntu)
Pisua (3 Kg.): 11,33 (617 puntu)
Luzera: 5,40 (671 puntu)
600 metro: 1.40.28 (829 puntu)
Bi aste geroago, apirilaren 9an eta 10ean, Durangon ospatu zen Euskadiko Proba Konbinatuen Txapelketa, eta bertan 13 gizon eta 19 emakumek parte hartu zuten.
Itsaso Madariagak (Reala), 16 urtez azpiko hexatloiko 6 probak irabazi zituen, marka pertsonalarekin altuera jauzian, pisu jaurtiketan eta 600 metrokoan. Orotara 3.960 punturekin Euskal Herriko errekorra jarri zuen modalitate honetan ere. Bigarren bere ahizpa Anari izan zen, 13 urte ditu eta 2807 puntu lortu zituen.
Hona hemen emaitzak:
100 metro hesiak (0,76): 15,15 (822 puntu)
Altuera: 1,60 (736 puntu)
Pisua (3 Kg.): 11,44 (624 puntu)
Luzera: 5,16 (603 puntu)
Xabalina: 25.90 (399 puntu)
600 metro: 1.38.19 (776 puntu)
0 Comments