Andoni Calbanok 23 urtez azpiko 200 metroko errekor berria ezarri du

2022.05.22 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak

Pasa den asteburuan lehiatu zen Euskadiko Lehen Mailako Kluben Txapelketa Donostian, non bergararrak 200 metroak korritu zituen 21.04an (+1.0), marka berria eginda. Orainarte 23 urtez azpiko errekorra Andres Gomezek (EHU) egina zuen, 1995. urteko uztailaren 5ean Gasteizen egindako 21.13ko markarekin.

Argazkia: goiena.eus

 

Pasa den asteburuan lehiatu zen Euskadiko Lehen Mailako Kluben Txapelketa Donostian, non Andoni Calbano Osinaga bergararrak Euskal Herriko 23 urtez azpiko errekorra egin zuen, 200 metrotan.

2000. urteko abenduaren 11an jaiotako atletak, larunbatean (maiatzak 21) 200 metroak korritu zituen 21.04an (+1.0), Juanjo Pradoren Gipuzkoako errekor absolutotik ehuneneko bakar batera (21.03).

200 metroko lasterketaren finalaren sailkapena

1 Andoni Calbano Osinaga  RSO 11/12/2000  21.04

2 Ander Uranga Arando  TCF  20/3/2001  22.19

3 Eugenio Moreda Marquinez  BAR  13/1/2000  22.21

4 Ioritz Labandibar Sagarzazu BAT  22/9/1998  22.47

5 Imanol Aiartzaguena Martin DUR  22/11/2003 22.66

6 Jose Mari Muguruza Otegi ASS  13/9/1999  22.96

7 David Zuñiga Arrue  GUE  11/4/2001  23.71

8 Alvaro Sarabia Gonzalez ASA  I9/4/1998  24.03

Orainarte 23 urtez azpiko errekorra Andres Gomezek (EHU) egina zuen, 1995. urteko uztailaren 5ean Gasteizen egindako 21.13ko markarekin.

Gogoratu beharra dago, 200 metroko Euskal Herriko errekorra maila absolutuan, Luis Sarriaren eskuetan jarraitzen duela 1974. urtean 20.60ko marka ezarri zuelarik Madrilen.

Calbanok futbolean jokatu zuen 16 urtera arte baina oso kirolzalea denez atletismoa probatzeko harra zuen barruan. Bada, arrebak Eibarko atletismo taldekoekin harremana zuen, eta haren bitartez joan zen 2016ko abenduan Unbera [Eibar] saio batzuk egitera. Tarte batez, futbola eta atletismoa bateratzen ibili zen baina oso nekagarria suertatzen zitzaion eta azkenean aukeraketa egiteko orduan atletismoaren aldeko apustua egin zuen.

Entrenatzen hasi eta gutxira hasi zen markak lortzen, esaterako 60 metrokoan eta 100 metrokoan, eta handik aurrera hobetzen joan da, gazte izanagatik ere, egun goi mailako kirolaria bihurtu delarik.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!