Carlos Moranek irabazi du Santanderreko 24 ordukoa

2022.09.5 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Lasterketak

206,723 kilometroko marka eginda, orainarte Pedro Sernaren eskuetan zegoen erregistrorik onena (202,483 kilometro) ondu zuen zegamarrak

Argazkia: 24hsantander.com

 

Santanderreko ultrafondoko 24 orduko probaren bigarren edizioa lehiatu zen pasa den larunbatean, hilak 3, non Carlos Moran zegamarra izan zen irabazlea.

Eguerdiko 12: 00etan eman zitzaion hasiera lasterketari, eta igandean, ordu berdinean, amaitu zen. Atletek 1.824,10 metroko ibilbidea egin zuten itzuli bakoitzean, erabat laua dena eta landaretza ugariz inguratuta dagoena. Proba, 24 ordutan kilometro gehien egiten zituenak irabazten zuen.

Carlos Moranek, bigarren sailkatua izan zen Maryanto Sardjimin baino 20 kilometro gehiago egin zituen, hark 186 kilometro pasatxo osatu baitzituen. Juanito Arquiolak osatu zuen podiuma, 162 kilometroak gaindituta, baina ez zen distantzia gehien egin zuen hirugarren atleta izan, Judith Julia Garcia emakumezkoetan garaile suertatu zenak 171, 493 lortu baitzituen guztira.

24 orduz korrika ibili ondoren beraz, Goierri Garaioa taldeko zegamarra lehenengoa izan zen bere kategorian zein sailkapen orokorrean, baina hortaz aparte probako errekorra ere ezarri zuen, 206,723 kilometroko marka eginda. Orainarte, Pedro Sernaren eskuetan zegoen erregistrorik onena, 202,483 kilometro, hain zuzen ere, iazko aurreneko edizioan lorturikoa.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!