Argazkia: marathonbiarritz.com
Biarritz Olympique Athlétisme klubak antolatuta, Biarritz-Pays Basque Nazioarteko Maratoiaren bigarren edizioa maiatzaren 7an izango da. Jada 4.000 korrikalari baino gehiago daude izena emanda, eta horien artean munduko teniseko jokalari ohia eta Roland Garros txapelketako egungo zuzendaria den Amélie Mauresmo nabarmentzen da.
Maratoiaren proba nagusia, maratoi erdia, erreleboko maratoia hiru korrikalarirekin, 11 kilometroko lasterketa eta larunbateko haurrentzako lasterketa ere mantendu dira aurtengo egitarauan, ‘Ekitaldi bat, helmuga bat, giro bat’ lelopean. Berrikuntza modura, dortsalak jasotzeko eta azken orduko izen-emateak kudeatzeko gunea Halle d ‘Iraty izango da.
Gune horretan erakusketarientzako lekua eta ekitaldiaren gune logistikoa ere egongo dira. Irteera eta helmuga, aldiz, Miarritzeko Agilera estadioaren inguruan kokatuko dira.
Antolatzaileek plazaratutako oharrean adierazi dutenez, Biarritz, Basusarri, Arrangoitze, Arbona eta Bidarte udalerriak elkartzen dituen maratoiaren ibilbideak 500 metroko desnibel metatua izango du aurten ere.
Iaz lehiaturiko aurreneko edizioan, Sebastien Penchaud eta Alizee Guiet izan ziren irabazleak, probaren lehenengo markak ezarri zituztelarik, 2:40:41 eta 3:11:35 hurrenez hurren.
Miarritzeko Maratoiaren aurreneko edizioaren sailkapena:
Gizonezkoak
- Penchaud Sebastien 2:40:41
- Levoy Guillaume 2:42:05
- Lamolère Valentin 2:43:13
- Belharizi Saïd 2:45:24
- Escale Paul 2:46:46
- Bailly Maxime 2:46:59
Emakumeak
- Guiet Alizee 3:11:35
- Leite da silva Tatiana 3:18:32
- Oheix Marie 3:18:52
- Laville Marion 3:19:44
- Rubio Bernadette 3:22:26
- Josserand Marion 3:29:51
Ipar Euskal Herriko MARATOIA
Bigarren edizioa, 2023ko maiatzaren 6/7
Maratoia
Desnibela : 480 m+/-
Irteera : 7 :30
Erreleboko Maratoia (3 lasterkari)
Desnibela : 480 m +/-
Irteera : 7 :40
Maratoi Erdia
Desnibela : 320 m +/-
Irteera : 8:30
11 km Korrika eta oinez
Desnibela : 145 m +/-
Irteera : 9 :00
Haurren lasterketa
2023ko maiatzaren 6an larunbatez
Distantziak : 400-1500m
Irteera : 14:00
0 Comments