Artxandako Funikularraren Igoera martxoaren 24an egingo da

2023.03.6 | EHKM, Errekorrak, Lasterketak

Iaz ezarritako errekorrak hausteko parada izango dute lasterkariek: 7:32.52 (Juan Alberto Carrascal Morales) eta 9:47.67 (Monserrat Vazquez Rodriguez)

Argazkia: artxandaut.com

 

Artxanda Urban Traila, Bilboko birikan bertan izaten den kirolaren festa, berriro lehiatuko da aurten, martxoaren 24a eta 26a bitartean.

Funikularreko Igoera martxoaren 24an izango da, ostiralean, gaueko ordutegian, eta gainerako probak igande goizean jokatuko dira: Trail 22K eta 12K, 22K eta 12K martxak eta Nordic Walking.

Artxandako Funikularreko Igoera Artxanda Urban Trail-en zutabeetako bat da. Probaren aurreko hiru edizioak 2006, 2019 eta 2022an jokatu ziren, eta iaztik Artxanda Urban Trailen kokatzen da.

Igoera Bertikaleko modalitateko lasterketa da, funikularraren bideetatik igarotzen dena. Lasterketa Artxandako funikularraren beheko geltokiko ataritik abiatzen da, eta helmuga funikularraren goiko geltokiaren kanpoaldeko plazan kokatuta dago.

Funikularraren trazaduraren 800 metroetan zehar abiatzen den probak, %38ko bataz besteko desnibela dauka (% 45eko gehieneko maldekin), Funikular Plazaren (Bilboko Castaños kalea) eta Funikularraren Goi Geltokiaren arteko 227 metroko desnibela osatu behar dutelarik lasterkariek.

Ibilbidea estua denez, proba formatu kronometratuan jokatzen da, eta atletak 10 segundotik behin irtetzen dira, gehienez 100 parte-hartzaile aritu daitezkeelarik. Gaueko ordutegian egingo da, urriaren 29an, larunbata, 22: 10etatik aurrera, Funikularraren zerbitzua amaitu ondoren.

Ingurua estua denez, ibilbidearen lehen zatian (tuneleko pasabidea) debekatuta dago aurreratzea. Tarte horretan, funikularreko bideen eskuinaldetik egin behar da lasterketa. Tuneletik kanpo ateratzerakoan, nahitaezkoa izango da funikularreko kablearen eta eskaileren artean joatea. Bagoiak gurutzatzeko tartearen eremuan (igoeraren erdialdea, errei bikoitzarekin), trenbideen eskuinaldetik igaro beharko da (eskailerak), eta berriro ezkerraldera egingo da, erreia berriro bakarra denean. Puntu horretatik aurrera eskaileretatik igo behar da beti, bidearen erdialdea aurreratzeko bakarrik erabiliz. Eskailerak amaitu ondoren, justu goiko geltokiaren azpian, ezkerreko irteera hartuko da, eta goiko geltokiko plazara (helmuga dagoen lekura) doazen eskaileretatik jarraituko da.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten lasterkariek beraz, iaz ezarritako probaren errekorrak hausteko parada izango dute, honakoak hain zuzen ere:

  • Gizonezkoak: 7:32.52 (Juan Alberto Carrascal Morales, 2022)
  • Emakumezkoak: 9:47.67 (Monserrat Vazquez Rodriguez, 2022)

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!