Nahia Garridok bizkar igeriketako 200 metroko errekor absolutoa erdietsi du

2023.04.2 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Igeriketa

Ostiralean lehiaturiko kanporaketan, Europako eta Munduko txapelketetan parte hartzeko behar zuen gutxieneko denbora lortzeaz aparte, Euskal Herriko errekor absolutua egin zuen: 2:13.18.

Argazkia: otamotz.eus

 

Nahia Garrido Malvar igerilari urretxuarra Estatu mailako Txapelketa jokatzen aritu da azken egunotan. Asteazken goizean bizkar igeriketako proba jokatu zuen eta denbora bikaina egin zuen: 1:02.29. Denbora horri esker, gazte mailako Munduko Txapelketan eta Europako Txapelketan parte hartzeko aukera izango du 2007an jaiotako kirolariak. Munduko Txapelketa Israelen jokatuko da eta Europakoa Serbian.

Ostegunean urrezko domina lortu zuen 50 tximeletan junior mailako txapelketako errekorra lortuz. Ostiralean berriz, bizkar igeriketako 200 metroko kanporaketa jokatu zuen. Hor ere Europako eta Munduko txapelketetan parte hartzeko behar zuen gutxieneko denbora lortu zuen. Gainera, Euskal Herriko errekor absolutua lortu zuen: 2:13.18. Aurreko errekorra, Catalina Corrók zuen (2.13.55), 2018an lorturikoa Malagan.

Maila absolutuko bizkar igeriketako 200 metroko probako finala ostiral arratsaldean jokatu zen. Nahia gazteena zen, baina ia amaiera arte onenekin igeri egin zuen eta bosgarren postuan sailkatu zen. Gainera, zilarra lortu zuen junior kategorian, 2006 eta 2007 urteetan jaiotako igerilariek osatua.

Urretxuarra 200 estilotan lehiatu zen larunbatean, eta proba horrekin amaitu zuen bere parte hartzea Estatu mailako Txapelketan.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!