Donostiarrak eraman du VII. Bandera Fabrika, errekorra eginda

2023.07.10 | Arrauna, EHKM, Emakumeak, Erronkak, Errrekor berria

Estropada eremuan marka berria jarrita (10:44:90) lortu du garaipena Brantxako eskifaiak, aurreko errekorra 14 segundotan hobetuz (10.59)

Argazkia: euskolabelliga.com

 

Donostiarrak irabazi du VII. Fabrika Bandera. Etxeko taldeak ziabogatik bueltan hartu du estropadaren burua eta helmugaraino eutsi dio abantailari. Gainera estropada eremuko errekorra egin du 10:44:90eko denborarekin.

Donostiako Kontxako Badian jokatu da Euskotren Ligako jardunaldia, VII. Fabrika Bandera. Donostiarrak atzekoz aurrerako estropada egin du. Ziabogara oso parekatuta heldu dira etxeko bi ontziak, baina Arraun Lagunakek 2 segundoko aldea atera dio Donostiarrari, 4 segundokoa Oriori eta 11 segundokoa Tolosaldeari. Bigarren luzean, bestelakoa izan da estropada. Donostiarra aurretik jarri da segituan, eta aldea handitzen hasi da gainerako traineruekiko, izan ere, poparean bikain egin du Donostiarrak, eta lau segundo sartu dizkio lau kilometro eskasean. Momentu horretan hautsi du estropada Donostiarrak.

Amaieran, garaipena ez ezik, errekor berria ezarri dute, 44.90 minutuan burutu baitute estropada, aurreko marka baino 14 segundo azkarrago (10.59).

Donostia Arraun Lagunak bigarren izan da 4 segundora eta sailkapena Orio Orialkik eta Tolosaldeak itxi dute irabazleengandik 9 eta 27 segundora helmugaratuz, hurrenez hurren. Hondarribiak lehen txanda lehen postuan amaitu badu ere, bosgarren helmugaratu da. Sailkapena Hibaikak, Cabok eta Tiranek itxi dute.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Arraun Lagunakek lehen postuari eutsi dio; Donostiarrak, Tolosaldeak eta Orio mantentzen dira lehen lau postuetan. Atzetik, Hondarribia, Hibaika, Cabo eta Tiran dira sailkapena ixten dutenak.

Fabrika bandera

  1. Donostiarra 10.44,90
  2. Arraun Lagunak 4,08ra
  3. Orio 9,20ra
  4. Tolosaldea 27,56ra
  5. Hondarribia 27,96ra
  6. Hibaika 41,06ra
  7. Cabo 45,90era
  8. Tiran 1.05,34ra

Euskotren Liga

  1. Arraun Lagunak 15 puntu
  2. Donostiarra 14 pt.
  3. Tolosaldea 12 pt.
  4. Orio 11 pt.
  5. Hondarribia 8 pt.
  6. Hibaika 5 pt.
  7. Cabo 5 pt.
  8. Tiran 2 pt.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!