Abdellah Taghrafetek errekor berria ezarri du VI. Ondarru-Lekitton

2022.09.25 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Lasterketak

Barakaldoko korrikalariak ia 2 minututan hobetu zuen lasterketako errekorra, 48 minutu eta 32 segundoko denbora eginda, Yassine Bihk 2019an egindako marka (50.22) txikituz

Argazkia: tximistatletismo.com

 

Lea Artibaiko kostaldetik antolatzen den lasterketa zoragarri hau, 2016an jaio zen Tximista atletismo taldearen eskutik. Ondarroa eta Lekitioko herriak batzen dituen kostaldeko errepidetik gauzatzen da ibilbidea, bi herrietan barrena egiten den kilometroaz gain. Guztira 16 kilometroko lasterketa paregabea; mendia, itsasoa, hondartzak…

Aurten ez da berritasun handirik egon azken urteetako lasterketarekin alderatuta. Larunbatean 17:00etan eman zioten hasiera lasterketari Ondarroako Itsas Aurre plazan eta lehen bi kilometroak herriko kaleetatik egin zituzten. Gero, Mendexa eta Berriatuko zonaldeak pasa zituzten, ibilbideko azken kilometroa Lekeitioko herrigunean egin zutelarik.

Guztira, 186 korrikalarik (33 emakume) egin zuten VI. Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa, helmuga zeharkatzen lehenak Abdellah Taghrafet eta Jone Fuente izan zirelarik. Brahim el Asrik (50.27) eta Yassine Bihk (51.00) osatu zuten gizonezkoen podiuma eta Idoia Nogalesek (01.03.43) eta Miriam Martinezek (01.04.10) emakumezkoena –iazko irabazlea da Martinez–.

Barakaldoko korrikalariak ia 2 minututan hobetu zuen lasterketako errekorra, 48 minutu eta 32 segundoko denbora eginda. Yassine Bihk 2019an egindako marka (50.22) txikitu eta gizonezkoen errekor berria ezarri zuen. Jone Fuente galdakaoztarrak (01.01.35) ezin izan zuen 2019an Majida Maayoufek ezarritako errekorra ondu: 57 minutu eta 43 segundo

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Abdellah Taghrafet   0:48:32 Bidasoa_A_T   Barakaldo

2 Brahim  El  Asri  0:50:27 Independiente  Algorta

3 Yassine  Bih     0:51:00 Independiente    Barakaldo

4 Urruty  Pierre  0:52:03 Independiente  Baiona

5 Gorka  Lucena  0:54:03 Independiente  Abanto-Zierbena

Emakumezkoak

1 Jone  Fuente  1:01:35 Independiente Galdakao

2 Idoia Nogales  1:03:43 Independiente    Deba

3 Miriam Martinez  1:04:10 Independiente  Bilbo

4 Amagoia Iribar  1:07:26  Independiente  Orio

5 Lide Azkue  1:07:30 Aringa_Aringa   Markina-Xemein

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!