Argazkia: ItsasMendi Mendi Taldea
Iragan berri den igandean, hilak 15, lehiatu zen Donibanen XII. Mitxintxola mendi lasterketa, Itsas Mendi elkarteak antolatuta, hiru kategoriatan: emakumeak, gizonak eta mutil gazteak (neskarik ez zen inskribatu).
Ibilbidea 3,4 kilometrokoa da eta 332 metro igotzen dira, Pasai Donibaneko plazatik irten eta Mitxintxola Tontorrara iritsita.
Emakumezkoetan, Ainhoa Usandizaga Zubiaurre oriotarra [0:22:51] izan zen garailea, Ines Aguado Blanco olaibartarra [0:25:19], eta Mari Jose Hernandezen [0:30:45] aurretik. Azken biak, hurrenez hurren, Mertxe Casas Sanchez eta Carolina Monzon Casado oreretarrak izan ziren. Probako errekorra oraindik orain Lurdes Oiartzabal lezotarraren eskuetan jarraitzen du, 20 minutu eta 37 segundoko marka egin baitzuen 2014an.
Gizonen kategoria izan zen jendetsuena —43 korrikalarik hartu zuten parte—, eta denbora markarik onenak haienak izan ziren. Oier Etxeberria Zubimendi azpeitiarra izan zen lehena helmugaratzen [0:17:51], eta orpoz orpo heldu zen Gorka Goikoetxea Goikoetxea donostiarra [0:17:59]. Yelko Pardiñas Garcia iruindarrak [0:18:08] osatu zuen podiuma.
Kasu honetan ere, errekorretik gertu ibili bazen ere, Etxeberriak ezin izan zuen hobetu 2014. urtean Ander Iñarra lezotarrak egindako marka: 17.34.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 Oier Etxeberria Zubimendi 0:17:51 Azpeitia
2 Gorka Goikoetxea Goikoetxea 0:17:59 Donostia
3 Yelko Pardiñas Garcia 0:18:08 Iruñea
4 Julen Badiola Unzurrunzaga 0:18:28 Bergara
5 Aritz Lasa Zugasti 0:18:30 Tolosa
Emakumezkoak
1 Ainhoa Usandizaga Zubiaurre 0:22:51 Orio
2 Ines Aguado Blanco 0:25:19 327 Enderiz
3 Mari Jose Hernandez 0:30:45 Irun
4 Mertxe Casas Sanchez 0:30:45 Orereta
5 Carolina Monzon Casado 0:37:37 Orereta
0 Comments