Ainhoa Usandizaga eta Oier Etxeberria garaile Mitxintxolako mendi lasterketan

2023.01.16 | EHKM, Errekorrak, Markak, Mendi lasterketak

Lasterketako errekorrak, Lurdes Oiartzabal (20:37, 2014) eta Ander Iñarraren (17:34, 2014) eskuetan jarraitzen dute

Argazkia: ItsasMendi Mendi Taldea

 

Iragan berri den  igandean, hilak 15, lehiatu zen Donibanen XII. Mitxintxola mendi lasterketa, Itsas Mendi elkarteak antolatuta, hiru kategoriatan: emakumeak, gizonak eta mutil gazteak (neskarik ez zen inskribatu).

Ibilbidea 3,4 kilometrokoa da eta 332 metro igotzen dira, Pasai Donibaneko plazatik irten eta Mitxintxola Tontorrara iritsita.

Emakumezkoetan, Ainhoa Usandizaga Zubiaurre oriotarra [0:22:51] izan zen garailea, Ines Aguado Blanco olaibartarra [0:25:19], eta Mari Jose Hernandezen [0:30:45] aurretik.  Azken biak, hurrenez hurren, Mertxe Casas Sanchez eta Carolina Monzon Casado oreretarrak izan ziren. Probako errekorra oraindik orain Lurdes Oiartzabal lezotarraren eskuetan jarraitzen du, 20 minutu eta 37 segundoko marka egin baitzuen 2014an.

Gizonen kategoria izan zen jendetsuena —43 korrikalarik hartu zuten parte—, eta denbora markarik onenak haienak izan ziren. Oier Etxeberria Zubimendi azpeitiarra izan zen lehena helmugaratzen [0:17:51], eta orpoz orpo heldu zen Gorka Goikoetxea Goikoetxea donostiarra [0:17:59]. Yelko Pardiñas Garcia iruindarrak [0:18:08] osatu zuen podiuma.

Kasu honetan ere, errekorretik gertu ibili bazen ere, Etxeberriak ezin izan zuen hobetu 2014. urtean Ander Iñarra lezotarrak egindako marka: 17.34.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Oier  Etxeberria  Zubimendi   0:17:51 Azpeitia

2 Gorka  Goikoetxea  Goikoetxea  0:17:59  Donostia

3 Yelko  Pardiñas  Garcia  0:18:08  Iruñea

4 Julen  Badiola  Unzurrunzaga  0:18:28 Bergara

5 Aritz  Lasa  Zugasti  0:18:30  Tolosa

Emakumezkoak

1 Ainhoa  Usandizaga  Zubiaurre  0:22:51  Orio

2 Ines  Aguado  Blanco  0:25:19 327  Enderiz

3 Mari Jose Hernandez  0:30:45  Irun

4 Mertxe  Casas  Sanchez  0:30:45  Orereta

5 Carolina  Monzon  Casado  0:37:37  Orereta

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!