Aizkoraren munduak merezitako omenaldia egin dio Donato Larretxeari

2022.12.3 | Aizkora, EHKM, Herri kirolak

Baztandarrak 1995ean lorturiko hamalau kanaerdikoen errekor historikoa Iker Vicentek gainditu zuen 2020. urteko ekainaren 14an, 25 urtez indarrean egon eta gero

Argazkia: herrikirolak.eus

 

Donato Larretxea Lizardi (1960ko apirilaren 24a), hainbat txapel eta apustu irabazitako aizkolariak, herritarren omenaldia jaso zuen larunbatean Arantzan, bere jaioterrian. Besteak-beste, hirutan izan da Euskal Herriko txapelduna, eta zortzi aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa eta hainbat eta hainbat marka ezarritakoa da.

Arantzako Bordalarrea auzoko Perikoaren Borda baserrian jaioa, aizkora izan da bere pasioa 18 urtetatik, eta 48 eman ditu enborrak mozten, betiere mendian egiten zuen lanarekin uztartuz.

Aizkorak gora hartu zuten Larretxea, Zubietako joaldunen aurretik. Arantzako Udalak eta Gure Kirolen Klubak antolatutako omenaldira ez ziren falta izan berarekin neurtu diren aizkolari asko, gazteagoak ere bai, eta auzokideak zein lagunak, besteak beste: Leon Albeniz Iruntxiberri, Iker Vicente, Miel Mindegia, Joxe Ignacio Orbegozo ‘Harria II’, Igor Duñabeitia, Jose Mari Olasagasti, Floren Nazabal,  Peñagarikano, Xaraxo, P. Mindegia, Boros, Basozabal, Telletxea, Rodriguez II, Sorondo, Astiazaran, Maika Ariztegi, Beatriz Tanco, Oihan, Gari eta Oier Larretxea, Zaldua, H. Ezpeleta, Ugaitz Mugerza eta abar.

1995. urteko abuztuaren 15ean Donostian egin zuen hamalau kanaerdikoen errekorra Larretxeak, 25 urtez iraun zuen marka historikoa ezarriz, harik eta 2020. urteko ekainaren 14an Iker Vicentek gainditu zuen arte, hain zuzen ere. Otsagabiko aizkolariak 26 minutu eta 46 segundo erabili zituen lana osatzeko, eta 31 segundoan hobetu zuen Donato Larretxeak ezarritako marka. Orduko hartan, Larretxeak 27 minutu eta 17 segundoko denboran ebaki zituen kanaerdikoak.

Donato Larretxeak bere ibilbide luzean lorturiko sariak, honakoak:

Banakako txapelketak

Euskadiko Txapelketa (3): 1997, 2003, 2006

Gazte mailakoa (1): 1979

Nafarroako Txapelketa (8): 1990, 1995, 1996, 1997, 1998, 2003, 2004, 2011

Donostiako Urrezko Kopa (4): 1989, 1995, 1997, 2002

Urrezko Aizkora (3): 2002, 2003, 2005

Binakako txapelketak

Euskadiko binakako txapelketa (1): 1988an Sator Salbidearekin.

Nafarroako binakako txapelketa (5): Felix Etxeberria (1996, 1998), Antonio Jaunarena (1997), Antonio Senosiain (2001) eta Juan Jose Barberenarekin (2004)

Binakako Urrezko Aizkora (5): Mikel Mindegia (2003), Xabier Mindegia (2004), Aitzol Atutxa (2008, 2009) eta Ohian Larretxearekin (2010)[1][2]

Ramon Latasa saria (4): 2009, 2012, 2013, 2015

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!