Amaitu dira arraun ligak, hainbat marka tarteko

2023.09.18 | Arrauna, EHKM, Markak

Larunbatean, Bermeon, eta igandean, Portugaleten, denboraldiko azken bi jardunaldiak izan ziren, eta, aldi berean, play offeko bi jardunaldiak, bai gizonezkoenak, bai emakumezkoenak

Argazkia: euskolabelliga.com

 

Arraun ligen azken asteburua jokatu berri da. Larunbatean, Bermeon, eta igandean, Portugaleten, denboraldiko azken bi jardunaldiak izan ziren, eta, aldi berean, play offeko bi jardunaldiak, bai gizonezkoenak, bai emakumezkoenak.

Urdaibairen koroatzean Zierbenak lekutxo bat egin zuen. Galipoek denboraldiko laugarren bandera astindu zuten, XLIX. El Corte Ingles bandera, hain zuzen ere, eta honekin, historiako marka onena ezartzeaz gain –orain arteko denboraldi onenean hiru trapu irabazi zituzten–, Eusko Label ligako azpitxalpedun moduan bukatu dute txapelketa erregularra, inoizko posturik onenean, alegia. Galipoek Ama Guadalupekoa’ ontziarekin puntuz berdinduta (192)  bukatu dute liga baina orotara bandera gehiago irabazi dutenez, Zierbenarentzat izan da azpitxapeldunaren lekua.

‘Bou Bizkaiak’ bezperan Bermeon 11. bandera irabazita berretsi zuen bere bederatzigarren Eusko Label Liga. Halaber, bere garaipenen erregistrorik onena berdindu zuen denboraldi batean, 2018koa alegia. Beraz, Portugaletera ezer jokoan ez zutela iritsi ziren Iker Zabalaren mutilak. Hala, lehia nagusia bigarren postuan nork bukatuko zen eta hau ere azkar batean hautsi zen, Zierbenak bigarren ziabogarako jada aurrea hartu baitzion Hondarribiari (sei segundo), bere arerio zuzenari alegia.

Emakumezkoen Ligari dagokionez, Donostia Arraun Lagunak taldeak 95 punturekin irabazi du Euskotren Liga, Orio izan da bigarren 86 punturekin, Nortindal Donostiarra UK hirugarren 79 punturekin eta Tolosaldea laugarren 71 punturekin. Lehen txandari dagokionez, Hondarribiak 54 puntu lortu ditu, Hibaikak 39, Cabok 27 eta Tiranek 16.

Azpimarratzekoa da, Arraun Lagunak-ek sekulako erakustaldia eman zuela Kontxan, estropada irabazita, eta Kontxako Banderako egun bakarreko eta bi egunetako errekor berriak ezarrita. Igandean 10:23.28 denbora ezarri zuen, eta bi jardunaldiak batuta, 21:01.14, hartara Lugareñek, zortzi segundotan hobetu zuelarik bi egunetako marka eta lau segundotan egun bakarrekoa

Eusko Label Liga 2023

1 BERMEO URDAIBAI   204

2 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA  192

3 HONDARRIBIA  192

4 AMENABAR DONOSTIARRA UR KIROLAK  163

5 ORIO ORIALKI    145

6 CR CABO DA CRUZ   117

7 GETARIA  116

8 LEKITTARRA ELECNOR    104

9 KAIKU BEREZ GALANTA   74

10 ONDARROA CIKAUTXO   72

11 ITSASOKO AMA SANTURTZI 48

12 SAMERTOLAMEU FANDICOSTA  34

Euskotren Liga 2023

1 DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK  95

2 ORIO ORIALKI   86

3 NORTINDAL DONOSTIARRA UR KIROLAK  79

4    TOLOSALDEA ARRAUN KLUBA  71

5 HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 54

6 HIBAIKA JAMONES ANCIN  39

7 CR CABO DA CRUZ   27

8 SD TIRÁN PEREIRA   16

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!