Ander Martinez de Rituertok errekorra ondu du bere adinekoen pertika modalitatean

2023.01.9 | EHKM, Errrekor berria, Gizonak

Tolosarrak 5,16ko pertika jauzia egin zuen Donostiako belodromoan, eta marka horrekin pista estaliko EAE mailako errekor berria jarri zuen, 20 urtez azpikoen mailan, 1995. urtetik indarrean zegoen marka hautsiz

Argazkia: G.A.F.

 

Ander Martinez de Rituertok pista estaliko Euskal Autonomi Erkidegoko marka jarri du pertika jauzian, 20 urtez azpikoen mailan. Donostiako belodromoan, 5,16ko jauzia egin zuen tolosarrak. Bere marka pertsonala hobetzeaz gain (5,12koa zen), 1995ean Montxu Mirandak lortutako errekorra (5,15) hautsi zuen Martinez de Rituertok.

Iragan berri den abenduaren amaieran, Anoetako Belodromoan antolatutako parte-hartze libreko probetan pertika jauziko bi lehiaketa jokatu ziren, neska-mutilak elkartuz. Arratsaldeko 16:30ean hasi zen 14 eta 19 urte bitarteko gazte, neska eta mutilekin, gehienak G.A.F.k abian jarri duen pertika eskolakoak.

Mutilen lehiaketa oso interesgarria izan zen. Irabazlea suertatu zena, Ander Martinez de Rituerto (19 urte), 4.70ean hasi zen, beste bi atleta bakarrik geratzen zirenean lehian. Lehenengoan gainditu zuen eta jada  aurkaririk gabe, 4.90erako saiakera egin zuen, honakoa ere aurrenekoan gaindituz. Jarraian 5.05era pasatu zen, bigarrengo saiakeran gainditu zuena.

Ondoren, 5.16rako jauzia saiatu zuen eta lehenengoan kale egon bazuen ere, bigarrengoan langa gainditu eta lorturiko marka honekin, pista estalian 20 urtez azpiko EAE mailako errekorra ezarri zuen.

Euskal Herriko errekorra, oraindik orain Adrian Valles Iñaurrearen (Iruñea,1995) eskuetan jarraitzen du  2005. urteko uztailaren 14an ezarritakoa, 5.31ko markarekin.

Martinez de Rituertok azkeneko saiakera bat ere egin zuen baina ezin izan zuen, oso gutxigatik, 5.26ra zegoen listoiarekin. Gogoan izan behar da, bere aire zabaleko markarik onena 5.25koa dela, pasa den abuztuaren 4an lortua, Caliko 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan.

SAILKAPENA

1 Ander Martinez de Rituerto (20/12/03) Real Sociedad  5.16

2 Iñigo Ugena Fernandez (3/6/00) Real Sociedad 4.70

3 Sergio Vecilla Ara (21/6/02) Atletico Salamanca 4.60

4 Asier Añorga Fernandez Real Sociedad (3/2/06) 4.50

5 Unai Gonzalez Bergara Super Amara BAT (26/12/02) 4.40

6 Samuel Bustillo Fernandez (4/2/04) Camargo Ria del Carmen  3.70

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!