Argazkia: goiena.eus
Pasa den asteburuan lehiatu zen Euskadiko Lehen Mailako Kluben Txapelketa Donostian, non Andoni Calbano Osinaga bergararrak Euskal Herriko 23 urtez azpiko errekorra egin zuen, 200 metrotan.
2000. urteko abenduaren 11an jaiotako atletak, larunbatean (maiatzak 21) 200 metroak korritu zituen 21.04an (+1.0), Juanjo Pradoren Gipuzkoako errekor absolutotik ehuneneko bakar batera (21.03).
200 metroko lasterketaren finalaren sailkapena
1 Andoni Calbano Osinaga RSO 11/12/2000 21.04
2 Ander Uranga Arando TCF 20/3/2001 22.19
3 Eugenio Moreda Marquinez BAR 13/1/2000 22.21
4 Ioritz Labandibar Sagarzazu BATÂ 22/9/1998Â 22.47
5 Imanol Aiartzaguena Martin DURÂ 22/11/2003 22.66
6 Jose Mari Muguruza Otegi ASSÂ 13/9/1999Â 22.96
7 David Zuñiga Arrue GUE 11/4/2001 23.71
8 Alvaro Sarabia Gonzalez ASAÂ I9/4/1998Â 24.03
Orainarte 23 urtez azpiko errekorra Andres Gomezek (EHU) egina zuen, 1995. urteko uztailaren 5ean Gasteizen egindako 21.13ko markarekin.
Gogoratu beharra dago, 200 metroko Euskal Herriko errekorra maila absolutuan, Luis Sarriaren eskuetan jarraitzen duela 1974. urtean 20.60ko marka ezarri zuelarik Madrilen.
Calbanok futbolean jokatu zuen 16 urtera arte baina oso kirolzalea denez atletismoa probatzeko harra zuen barruan. Bada, arrebak Eibarko atletismo taldekoekin harremana zuen, eta haren bitartez joan zen 2016ko abenduan Unbera [Eibar] saio batzuk egitera. Tarte batez, futbola eta atletismoa bateratzen ibili zen baina oso nekagarria suertatzen zitzaion eta azkenean aukeraketa egiteko orduan atletismoaren aldeko apustua egin zuen.
Entrenatzen hasi eta gutxira hasi zen markak lortzen, esaterako 60 metrokoan eta 100 metrokoan, eta handik aurrera hobetzen joan da, gazte izanagatik ere, egun goi mailako kirolaria bihurtu delarik.
0 Comments