Anttine Trailaren aurreneko markak ezarri dituzte Ane Iturriak eta Hassan Aitchaouk

2023.03.20 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Ane Iturriak 33 minutu eta 16 segundutan helmugaratu zen eta Hassan Aitchaouk berriz, 25 minutu eta 14 segundu behar izan zituen ibilbidea osatzeko, bi lasterkari hauek direlarik probaren lehenengo markak ezarri dituztenak

Argazkia: Anttine Kultur eta Kirol Elkartea

 

Aurreko larunbatean, martxoak 11, Anttine Trail – Krono Igoera estreinatu zen Asteasun, Anttine Kultur eta Kirol elkarteak antolatuta eta Asteasuko Udalak lagunduta.

Goizeko hamarretan abiatu ziren 80 parte hartzaileak eta azkenean Ane Iturria eta Hassan Aitchaou izan ziren azkarrenak. Ane Iturriak 33 minutu eta 16 segundutan helmugaratu zen eta Hassan Aitchaouk berriz,  25 minutu eta 14 segundu behar izan zituen ibilbidea osatzeko, bi lasterkari hauek direlarik probaren lehenengo markak ezarri dituztenak.

I. Anttine Traila, Iturriotzetik Herniorako kronoigoera da, lau kilometrokoa eta 482 metroko desnibel positiboa duena, Iturriotz baserriko aparkalekutik atera eta Hernio mendiaren gailurrean amaitzen dena.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 HASSAN AITCHAOU AITCHAOU  VILLABONA  00:25:14 

2 AXIER ARTOLA ORMAZABAL  UGARTE  00:25:32

3 JOKIN TOLOSA ZABALA  ANOETA  00:26:20

4 ENEKO GARIN ARRASTOA  VILLABONA  00:27:38

5 LANDER AIZPURU GARMENDIA  ZIZURKIL  00:27:56

6 XABAT PAGOLA BALERDI  ZIKUÑAGA  00:27:57

7 HODEI LUJANBIO APEZETXEA URUMEA  00:28:10

8 MIKEL USANDIZAGA ZUBIAURRE  OLASKOEGIA  00:28:11

9 OIER   ETXEBERRIA ZUBIMENDI  LOIOLA  00:28:15

10 IKER ECEIZA URCOLA  USABAL  00:28:29

Emakumezkoak

1 ANE ITURRIA ALZATE  GOIATZ  00:33:16

2 IRENE ITURRIA ALZATE  GOIATZ  00:34:02

3 AINHOA USANDIZAGA ZUBIAURRE  OLASKOEGIA  00:34:12

4 MARINA ARSUAGA ARAMBARRI  USABAL  00:37:17

5 ISABEL DUMALL PUERTOLAS  ZIZURKIL  00:38:31

6 MAIALEN MANZISIDOR ALDALUR  OLASKOEGIA  00:39:05

7 MAIALEN SEGUROLA ZIZURKIL  00:39:26

8 AINHOA MENDIA  VILLABONA  00:39:38

9 NAGORE ZABALA LULUAGA  ZIZURKIL  00:39:53

10 IZARNE MAYOZ MUJIKA  ZIZURKIL  00:40:31

I. ANTTINE TRAILA

Data: 2023/03/11 – Ordua: 10.00 – Lekua: Asteasu (Iturriotz)

Iturriotzeko parkingetik hasita, Hernioko gurutzera burutzen den igoera kronometratua (4km eta +482)

Irteera ez dago Asteasun bertan, Iturriotz baserrian baizik

Gehienez 80 parte hartzaile.

Inskripzioa: 10€

16 urtetik aurrerako korrikalariak bakarrik

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!