Arabako Ingude Txapelketa irabazi du Naroa Yarrituk

2023.08.16 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Herri kirolak, Markak

Horretarako bere marka onena errepikatu zuen, hau da, 88 altxaketa minutu eta erdian, berriki lehiaturiko Euskal Herriko Ingude Txapelketan lorturikoa

Argazkia: aiaraldea.eus

 

Azken boladan sasoi betean dagoela erakusten ari da Naroa Yarritu. Aurreko igandean Berangon Euskal Herriko Ingude Txapelketako hirugarren postua lortu ostean, oraingoan Arabako txapelduna izan da Gasteizen.

Naroa Yarritu artziniegarrak orain arteko marka pertsonal onena lortu zuen Euskal Herriko Ingude Txapelketan, hirugarren postua eskuratuta, lehiakide guztien artean gazteena izaki. 88 aldiz altxatu zuen ingudea minutu eta erdian eta bigarrenak 89 alditan. Irabazleak ia 100 aldiz egin zuen. Artziniegarra iazko marka hobetu zuen, 82 altxaketara heldu baitzen.

Handik gutxira ospatu berri dute Arabako Ingude Txapelketa, non Yarrituk iazko emaitzak hobetu dituen, bigarren izan baitzen orduko lehiaketan. Horretarako bere marka onena errepikatu zuen, hau da, 88 altxaketa minutu eta erdian. Emaitza nahiko estua izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuek 85 aldiz altxatu baitzuten ingudea denbora tarte berean.

Duela laupabost urte hasi zen Naroa Yarritu Bizindar herri kirol taldean parte hartzen eta duela hiru proposatu zioten ingudea hartzea. Modu mixtoan aritzen dira, diziplina bakoitzean neska eta mutil bana lehiatzen direlarik.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!