Araskik bere garaipenen errekorra berdindu du

2022.12.11 | EHKM, Errekorrak, Saskibaloia

Jarraian lortutako lau garaipenekin, Emakumezkoen Ligan maila gorenean lehiatu zenetik izan duen boladarik onena berdindu berri du. Emaitza dinamika bikain honek bi aurrekari baino ez zituen orain arte klubaren historian, 2018-19 eta 2020-21 denboraldietan, hain zuzen ere.

Argazkia: araski.com

 

Kutxabank Araski ezin hobeto dabil aspaldi hontan emakumezkoen saskibaloi  Ligan. Azaroaren 12an Mendizorrotzan Baloncesto Leganesen aurka pairatutako porrotaz geroztik, Gasteizko taldeak lau garaipen jarraian kateatu ditu, martxoaren 20tik apirilaren 2ra, eta bere historian ligan segidan eskuraturiko garaipenen errekorra berdindu du.

Jarraian lortutako lau garaipen hauen ondorioz (Clarinosi 61-62, Uni Gironari 62-64, Zaragozari 63-58 eta Jairisi 80-79), Araskik 2016-17 denboraldian Emakumezkoen Ligan maila gorenean lehiatu zenetik izan duen boladarik onena berdindu berri du beraz. Emaitza dinamika bikain honek bi aurrekari baino ez zituen orain arte klubaren historian, 2018-19 eta 2020-21 denboraldietan, hain zuzen ere.

Larunbat honetan, talde gasteiztarrak bolada onari jarraipena eman zion Hozono Global Jairisi 80-79 irabazita. Natalie van den Adelen eraginkortasunak gidatu zituen Araskiren lehen erasoak eta kapitainaren puntuei esker, Gasteizko taldea aurretik jarri zen lehen laurdenean (25-16).

Hozono Global Jairis beste martxa batekin atera zen bigarren laurdenean aldeak murrizteko eta hein batean lortu egin zuen nahiz eta oraindik gasteiztarrak aurretik amaitu laurdena (41-39).

Hirugarren laurdena  oso parekatua izan zen, joan-etorriko partida bihurtu zelarik, bi taldeetako saskiraketa etengabeekin eta markagailuko gorabehera batzuk tarteko emozioa azkeneraino mantendu zen, non azkenean puntu bakarreko abantailarekin Araskik nagusitzea lortu zuen  (80-79).

KUTXABANK ARASKI Asurmendi (7), Atkinson (24), Burani (9), Van den Adel (14), Diarra (8) – hasierako boskotea –, Chagas (11), Txell Alarcon (7), Castellano Escolar eta Ortiz de Zarate.

HOZONO GLOBAL JAIRIS Arroyo Jimenez (4), Bettencourt (10), Brcaninovic (17), Higgs (15), Seda (4) – hasierako boskotea –, Cotano de Juan, De Souza (10), Sanchez Davila (3), Marcella eta Contell Sanchis (16).

Partzialak: 26-16. 16–23, 18–18, 21–22

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!