Aritz Egeak irabazi du Goierriko Bi Handiak lasterketa, eta errekor berria jarri du

2022.07.11 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Mendi lasterketak

Urretxuarra jaun eta jabe izan zen eta Goar Lopetegi bigarren sailkatuari hamazazpi minutu sartu zizkion, bederatzi ordutan eta 51 minututan helmugaratuta. Gainera, Ion Azpirozen errekorra hamar minututan hobetu zuen eta hamar orduren azpitik amaitu duen historiako lehen korrikalaria da.

Argazkia: ehunmilak.com

 

Bi urteko geldialdia egin ostean, bueltan izan dugu Euskal Herriko mendi lasterketarik gogorrenetariko bat, Ehunmilak probaren hamargarren edizioan 1.500 korrikalari inguruk parte hartu dutelarik hiru lasterketetan: Ehunmiliak ultra-trailean (168km / D+11.000m), 495 lasterkari,  Goierriko Bi Handiak proban (88km / D+6.000m) 515 korrikalari, eta Marimurumendi maratoian (42km / D+2.300m) 265.

Beasaingo proba kuttunena da G2H lasterketa, Goierri eskualdeko Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barrena sartzen dena, 88 kilometro eta 6.000 metroko desnibela duelarik. 515 korrikalari aritu dira parte hartzen edizio honetan: 485 gizonezkok eta 31 emakumezkok.

Aritz Egea urretxuarrak irabazi du aurtengo Goierriko Bi Handiak mendi lasterketa, errekor berria ezarrita. Hamar ordutik behera jaistea zuen erronka, eta bederatzi ordutan eta 51 minututan iritsi zen Beasaingo helmugara, ia 10 minutuan ondu zuelarik Jon Azpirozek 2019an egin zuen errekorra (10.01).

Bigarren sailkatua, Goar Lopetegi  ibartarra izan zen. Egeak baino 17 minutu gehiago behar izan zituen helmuga zapaltzeko (10:09:24). Hirugarren sailkatua, Ioseba Eskudero idiazabaldarra izan zen (10:16:28).

Emakumezkoen lehian, Gemma Barrabeig kataluniarra izan zen garailea, hamalau ordu eta sei minutuko denborarekin. Urrun geratu zen Uxue Frailek 2019an ezarri zuen hamabi ordu eta 11 minutuko errekorretik. Amaia Larreategi beasaindarra izan zen bigarren (14:33’15”), eta Amaia Otxoa de Alda hirugarren (15:06’05”).

G2haundiak goierri trailaren fitxa teknikoa

  • Distantzia: 88 km
  • Desnibel positiboa: 6000 m
  • Bide motak: %5 asfaltoa / %25 pista / %70 bidea
  • Irteera ordua: Ostirala, 23:00
  • Irteera/helmuga: Loinazko San Martin Plaza, 1 Beasain (udaletxe plaza)

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!