Aritz Goñi, 16 urte arteko errekorra pista estaliko luzera jauzian

2022.04.5 | Atletismoa, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak

Aritz Goñi Villar (2007) gazte nafarrak Euskal Herriko 16 urte arteko errekorra ezarri du pista estaliko luzera jauzian, 7.03 markarekin.
Aritz Goñi

Argazkia: @atletismoRFEA

Aritz Goñi Villar (2007) gazte nafarrak Euskal Herriko 16 urte arteko errekorra ezarri du pista estaliko luzera jauzian, 7.03 markarekin.

Nafarroako Atletismo Taldean (Valdizarbe-GANA) dihardu Aritz Goñik. Martxoaren 26an egin zuen marka hori, Sabadellen burutu ziren pista estaliko Espainiako txapelketan. Espainiako errekorra ere bada, eta azpimarratzekoa Goñik 15 urte besterik ez duela.

Bereziki luzera jauzian nabarmentzen bada ere, Aritz Goñi 60 m eta 60 m hesietan probetan ere lehiatzen da.

2022ko errekorrak

Atletismoan 2022. urtean egindako Euskal Herriko errekorrak aurkeztuko ditugu gure webgunean, oraindik webgunea antolatzen bestelako lanak egiten bagabiltza ere. Atletismoko errekor absolutoak sartu genituen hasiera batean baina dagoeneko 23, 20, 18 eta 16 urteko kategorietakoak ere sartu ditugu erregistro orrian. 2022. urtean egindako Atletismo errekorrei dagokienez, aurten egindako errekor berriak gorriz nabarmenduta markatuta daude Atletismoko errekorrak erregistratzeko tauletan.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!