Arrillagak, Astigarragak, Elorzak eta Larrañagak, Arretxinagako Txara Trail lasterketako lehenengo markak ezarri dituzte

2022.10.10 | EHKM, Errekorrak, Markak, Mendi lasterketak

Markina-Xemeingo Aringa-Aringa taldeak Arretxinagako I. Txara trail lasterketa antolatu zuen pasa den urriaren 2an

Argazkia: txara-trail.github.io

 

Markina-Xemeingo Aringa-Aringa taldeak Arretxinagako I. Txara trail lasterketa antolatu zuen pasa den urriaren 2an. Bi ibilbide zeuden aukeran: batetik,laburra, 11,7 kilometro luzerakoa eta 625 metroko desnibel positiboarekin; bestetik, luzea 18,5 kilometrokoa eta 1.125 metroko desnibel positiboarekin.

Antolatzaileak I. Txara traileko ibilbidea garbitzen aritu dira azkenaldian, besteak beste, Gerra Zibileko hiru bunkerretatik pasa behar zirelarik korrikalariak, baita lubaki batetik ere. Ura eta janaria jasotzeko hiru puntu ezarri zituzten ibilbidean Zapolan, Herribason eta Santa Eufemiko bolatokian. 

Mendi lasterketako ibilbide motza burutu zutenen artean, Leticia Ainhoa Arrillaga Ezquerro nagusitu zen, 01.18.48ko denboran helmugaratuta. Malen Goitiz Irunguenpagatek eta Nahia Ibarzabal Gisasolak osatu zuten podiuma. Gizonezkoetan, berriz, Xabi Astigarraga Pagoaga nagusitu zen, 01.01.56 denboran osatu zuelarik 11,7 kilometroko ibilbidea. Jon Maiztegi Pagaldaik eta Igor Urionabarrenetxea Zaldunbidek osatu zuten podiuma.

Lasterketa luzean, berriz, Oier Elorza Abaunzek 01.45.50eko denboran osatu zuen 18,5 kilometroko ibilbidea, lehenengo postua eskuratuz, eta Jon Alberdi Etxabe eta Gaizka Ansola Garitagoitia igo ziren podiumera. Emakumezkoetan, 02.10.13ko denbora eginda Irati Larrañaga Matxain nagusitu zen, Larraitz Aragon Iruskieta eta Ainhoa Zelaia Agirrezabalen aurretik.

Sariei dagokionez, lasterketa luzeko irabazleak txapela, 100 euro eta herriko produktuen otzara eraman zituen etxera, bigarrenak 50 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 30 euro eta oroigarria. Lasterketa laburreko garaileak aldiz, txapela, 50euro eta otzara irabazi zituen, bigarrenak 30 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 20 euro eta oroigarria.

LASTERKETA LUZEAREN SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Oier Elorza  1:45:50  Azkoitia

2 Jon Alberdi  1:48:32  Zestoa

3 Gaizka Ansola   1:49:06  Markina-Xemein

4 Iñigo Gurrutxaga  1:50:44  Donostia

5 Zorion Kareaga  1:54:00  Markina-Xemein

Emakumezkoak

1 Irati Larrañaga  2:10:13  Usurbil

2 Larraitz Aragon  2:12:34  Durango

3 Ainhoa Zelaia  2:16:47  Errigoiti

4 Iera Urretagoiena  2:20:51  Donostia

5 Nahia Quincoces  2:25:06  Mendexa

LASTERKETA MOTZAREN SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Xabi Astigarraga  1:01:56  Mutriku

2 Jon Maiztegi  1:04:02  Markina-Xemein

3 Igor Urionabarrenetxea 1:06:19  Aulesti

4 Iñigo Pradera 1:06:40  Mallabia

5 Jon Patxi Aldaolea 1:09:20  Markina-Xemein

Emakumezkoak

1 Leticia Ainhoa Arrillaga 1:18:48  Donostia

2 Malen Goitiz 1:24:00  Gasteiz

3 Nahia Ibarzabal 1:24:03  Markina

4 Ainhoa Medina 1:30:46  Mungia

5 Ainhoa Enzunza 1:31:28  Mungia

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!