Asier Añorgak errekorra egin du pertika jauzian, 18 urtez azpiko kategorian

2023.07.10 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria

Luis Aranzabalen aginduetara aritzen den atleta 4.91ko markarekin iritsi zen txapelketara, baina 16 zentimetroko hobekuntza erdietsita, 5.07ko jauziarekin Euskal Herriko marka berria ezarri zuen bere kategorian

Argazkia: RFEA

 

18 urtez azpikoen Estatu mailako Txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean Xixonen eta bertan aritu zen Asier Añorga (2006ko otsailaren 3a) goizeko 10:30ean hasitako pertika lehiaketan.

Listoia 3.92ra zegoela eman zioten hasiera probari, baina Asierrek bere lehen jauzia egin zuen 4.67ren gainean, lehen saiakera huts eginez, Fabio Marco faboritoak bezalaxe. Hala ere, biek ala biek gainditu zuten listoia bigarren saiakeran.

Ordurako, hiru atleta baino ez ziren geratzen: Fabio Marco (Zaragoza Atletismo), Asier Añorga (Real Sociedad) eta Adria Ripolles (UA Montsià). Azken honek 4.77ko jauzia gauzatu zuen lehenengoan, beste biek ere altuera hori gainditzea lortu zutelarik.

4.82rako jauzia Asier Añorgak bakarrik egin zuen, bigarrenean gaindituz eta 4.87rako Fabio Marco bakarrik saiatu zen, hirugarrenera gainetik pasatuz. Adria Ripollesek bere lehen bi jauziak huts egin zituen 4.92ren bueltan, eta hirugarrena 4.97ren gainean egin zuen, hau ere huts eginda, hartara hirugarren geratu zelarik 4.77ko markarekin.

Fabio Marcok 4.97ko marka gainditu zuen bigarren saiakeran eta Asierrek 5.02ko listoia bere lehen jauzian gainditu zuen ere, probaren buruan jarriz. Jarraian, 5.07an Fabio Marcok bere lehen saiakera huts egin zuen eta Asier Añorgak bigarrenean lortu zuen, aurreneko postua mantenduz.

Hala ere, Fabio Marcok bere bi saiakerak 5.12ko altuerarako utzi zituen, eta bigarren saiakeran erdietsi zuen listoia gainditzea. Asier Añorgak ordea, kale egin zuen lehen bi saiakeretan 5.12rekin, eta hirugarrena 5.17rako gorde zuen, honakoan ere kale eginda, horrenbestez bigarren postuarekin konformatu behar izan zuelarik.

Luis Aranzabalen aginduetara aritzen den atleta 4.91ko (Sant Cugat, 2023-05-20) markarekin iritsi zen  txapelketara, parte-hartzaileen artean bigarren markarik onena, Adria Ripollesekin berdinduta, eta Fabio Marcoren atzetik (5.10, Alcorcón, 2023-06-10).

Txapelketa honetan ordea, 16 zentimetroko hobekuntza erdietsi du, 5.07ko jauziarekin Euskal Herriko 18 urtez azpikoen errekor berria eskuratu duelarik.

SAILKAPENA

1 Fabio Marco Fantova 2006/6/12 Zaragoza atletismo 5.12

2 Asier Añorga Fernandez 2006/2/3 Real Sociedad 5.07

3 Adria Ripolles Arco 2006/2/12  UA Montsià  4.77

4 Valentin Carpentier Angles 2006/5/29 Playas de Castellon 4.47

5 Aitor Fuertes Aragon 2006/3/16 Grupompleo Pamplona At 4.37

6 Marti Brullas Moreno 2006/8/23 CA Gavà 4.27

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!