Asier Añorgak errekorra egin du pertika jauzian

2023.03.14 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria

Brontzezko domina eskuratzeaz aparte, 18 urtez azpikoen Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen, 4.81ko markarekin

Argazkia: G.A.F

 

Pista estaliko 18 urtez azpiko Estatu mailako atletismo txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Salamancan, non guztira Euskal Herriko 39 atleta aritu ziren lehian.

Horien artean, Asier Añorga Fernandez donostiarraren lana azpimarratzekoa da, izan ere, brontzezko domina eskuratzeaz aparte, bere kategoriako Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen  pertika jauzian, 4.81ko markarekin.

Fabio Marco (Zaragoza) izan zen txapelduna 4,96ko jauzia eginda, Adriá Ripolles (Montsià) bigarren sailkatu zen 4,91koarekin eta podioaren azken koxka esan bezala Asier Añorgarentzat izan zen.

Txapelketa 3.70 zein 3.86rako saiakerekin hasi zuen Añorgak, zeinak aurrenekoan gainditu zituen. Ondoren 4.01, 4.11, 4,21, 4.31, 4.41, 4.51, 4.61 eta 4.71ko langak gainditzea lortu zituen. Jarraian, 4.81ko jauzia egitea lortu zuen, aipatu errekorra ezarriz, eta 4.91korako hiru saiakera ere egin zituen baina ezin izan zuen langa gainditu.

Berea zen aurreko errekorra ere, pasa den urtarrilaren 7an, Zaragozan lorturikoa, 4.80ko jauzia egiteko gai izan baitzen Asier Añorga. Finala arratsaldeko 17:30ean lehiatu zen eta bertan Añorga bosgarren postuan sailkatu zen.  Lorturiko marka horrekin bada, orduko hartan indarrean zeuden Alvaro Buldainen (4.70) zein Ander Martinez de Rituertoren  (4.60) erregistroak ondu zituen.

SAILKAPENA 

1 Fabio Marco Fantova Zaragoza atletismo 2006/06/12 4.96

2 Adria Ripolles Arco UA Montsià 2006/02/12 4.91

3 Asier Añorga Fernandez Real Sociedad 2006/02/03 4.81

4 Alejandro Villaverde Puente S.G. Pontevedra 2006/03/01 4.11

5 Javier Granero Jimenez DELSUR Coop La Palma 2006/12/26 4.11

6 Romeu Sanchez Pizarro CA Laietania 2007/08/10 4.11

7 Marti Brullas Moreno CA Gavà 2006/08/23 4.11

8 Aritz Fernandez Terron UA Montsià 2007/10/04 4.01

9 Bernat Van Drooge Vives FC Barcelona 2006/06/06 4.01

10 Marco Rodriguez Sanz A.D. Marathon 2007/05/01 3.86

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!