Asier Añorgak pertika jauziko errekorra ezarri du 18 urtez azpiko kategorian

2023.01.12 | Atletismoa, EHKM, Gizonak

4.80ko markarekin, bere adinekoen Euskal Herriko errekor berria erdietsi zuen pista estalian, Zaragozan lehiaturiko txapelketan bosgarren sailkatu ondoren

Argazkia: G.A.F

 

Joan den larunbatean, urtarrilak 7, Zaragozan, 4.80ko jauzia egiteko gai izan zen Asier Añorga Fernandez, Luis Aranzabalen aginduetara, 18 urtez azpiko Euskal Herriko errekor berria ezarriz.

Asier Añorgak 17 urte beteko ditu otsailaren 3an, eta bere markarik onena 4.75 zen larunbatera arte, joan den ekainaren 18an lortua, 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketan.

Orduko hartan, txapelduna Avinent Manresako Marti Serra izan zen 4,90ekin eta bigarrena, Asier Añorga 4,75ekin, brontzezko domina Zaragoza Atletismoko Fabio Marcok irabazi zuelarik 4,65ko jauziarekin.

Pasa den larunbatean ordea, Zaragozako kirol jauregian lehiaturiko txapelketan, Asier Añorga Realeko atletak 18 urtez azpiko marka hautsi zuen 4.80 metroko jauzi bikain batekin.

Finala arratsaldeko 17:30ean lehiatu zen eta bertan Añorga bosgarren postuan sailkatu zen. Txapelketa 4.40 zein 4.60rako saiakerekin hasi zuen zeinak aurrenekoan gainditu zituen. Ondoren 4.70ko langarekin saiatu zen eta lehenengo bi jauzietan kale egin bazuen ere, hirugarrenean asmatu egin zuen. Ondoren 4.80ko langari ekin zion eta honakoan ere hirugarrenean gainditzea lortu zuen, aipatu errekorra ezarriz. 4.85korako hiru saiakera ere egin zituen jarraian baina ezin izan zuen langa gainditu.

Lorturiko marka horrekin bada, atzean utzi zituen Alvaro Buldainen (4.70) zein Ander Martinez de Rituertoren  (4.60) erregistroak, Euskal Herriko errekor berria ezarrita.

SAILKAPENA

1 Artur Coll Sicluna FC Barcelona 16/08/2001  5.10
2 Vicent Fabra Edo Playas de Castellon 30/09/1995   5.00
3 Pablo Nicolas Serrano Regalado Alcampo Scorpio 10/12/2003  4.90
4 Manel Pages Merchan Playas de Castellon 29/07/2002  4.80
5 Asier Añorga Fernandez Real Sociedad 03/02/2006  4.80
6 Fabio Marco Fantova Zaragoza atletismo 12/06/2006  4.70
7 Marti Serra Prat Avinent Manresa 29/04/2005  4.60
8 Alejandro Lozano Sanchez Alcampo Scorpio 14/01/2003  4.50
9 Anton Baringo Castel Hinaco Monzon 31/01/1997  4.20
10 Javier Luis Serrano Regalado Alcampo Scorpio 10/12/2003  4.00

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!