Aurreneko markak ezarri dira Lasarte-Oriako Mendi Lasterketan

2023.07.24 | EHKM, Errekor mundialak, Markak, Mendi lasterketak

Probaren lehenengo edizioa lehiatu zen hilaren 16an, non Ibai Makazaga eta Maria Ordoñez azkarrenak izan ziren

Argazkia: lasarteoriatrail.com

 

Lasarte-Oriako Mendi Lasterketa lehiatu zen hilaren 16an, Lasarte-Oria Mendi elkarteak (LOTME) antolatuta, 140 bat korrikalari bildu zirelarik Okendo plazan, 14,5 kilometro eta 780 metroko desnibela zuen ibilbideari aurre egiteko asmoz.

Ekitaldi honen helburua da mendian kirola egitea bultzatzea, Lasarte-Oria inguruko natur ingurunea ezagutaraztea (Benedika, Azkorteko ermita, Buruntza…) eta herriko merkataritza dinamizatzea.

Eguraldia alde zutela, irteera eman bezain pronto lehen postuetan ikusi ahal izan genuen gerora garaile izango zen Ibai Makazaga. Buruntzako igoeran Makazagak aldea ireki zuen eta lehena iritsi zen kontrolera. 48 segundo geroago, iritsi zen Oier Zubeldia amezketarra. Jaisterakoan ere azkar ibili zen oriotarra eta lehen postua eskuratu zuen helmugan, 1:10:06ko denborarekin. Bigarren postuan aldaketa egon zen, ordea. Zubeldia ez zen fin ibili jaitsieran eta hiru korrikalarik pasa zuten, podiuma Ander Amonarriz hernaniarrak eta Beñat Bereziartu lazkaotarrak osatu zutelarik.

Emakumezkoetan berriz, Maria Ordoñez iruindarra nagusitu zen, 1:18:45ko denborarekin helmugaratuta, hartara lasterketaren aurreneko marka ezarri zuelarik.  Hasieratik buruan jarri zen eta Buruntzan ia lau minutuko aldea atera zion Rebeca Mariño baztandarrari, helmugan ere berretsi zuelarik lehen postua. Podiumaren azken koxkara beste nafar bat igo zen, Erika Alvarez, hain zuzen ere.

SAILKAPENA

Emakumezkoak

1 Maria Ordoñez Marina Iruñea  1:18:45

2 Rebeca Mariño Torrado Baztan  1:22:32

3 Erika Alvarez Alduncin Areso  1:27:31

4 Nerea Urteaga Sorozu Zumaia  1:29:10

5 Edurne Arakistain Jauregi Legorreta  1:34:48

6 Udane Alfonso Ibarguren Orereta  1:40:08

Gizonezkoak

1 Ibai Makazaga Aristi Orio 1:10:06

2 Ander Amonarriz Zubiondo Hernani  1:10:53

3 Beñat Bereziartu Lazkao 1:11:22

4 Unai Fernandez Maguregi  Eibar  1:12:26

5 Oier Zubeldia Albeniz Amezketa  1:12:50

6 Ibai Ormaetxea Ezpeleta Arrasate  1:13:06

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!