Baskoniak bere saskiratze errekorra apurtu du Euroligan

2022.11.4 | EHKM, Errrekor berria, Saskibaloia

Aurreko errekorra 2002ko otsailaren 6an lortu zen, orduko TAU Ceramicak Telindus Oostenderi 114 eta 78 irabazi ondoren

Argazkia: baskonia.com

 

Cazoo Baskoniak bere historiako saskiratze handiena lortu zuen ostegun honetan Euroligan, Maccabi Tel-Aviv 116-87 mendean hartuta. Bide batez, Gasteizko taldeak garaipenaren bidea berreskuratu du Europan, Darius Thompson, Markus Howard eta Maik Kotsar buru izan dituen talde lanari esker.

Hotz hasi zuten norgehiagoka israeldarrek eta arabarrak jaun eta jabe izan ziren hasieratik, partidako lehen aldea 17-8 izan zelarik bost minuturen buruan. Abantaila haunditzen joan ziren gerora 35-20koarekin, eta aldea 22 puntura igo zuten ere baina euskaldunen akats batzuek Maccabi partidan sartu zuten, hamar puntura kokatu baitziren Oded Kattashen mutilek (46-36).

Orduan, denboraldi honetan izan duten armarik eraginkorrenari bide eman zioten etxekoek eta hiruko saskiraketekin eten zuten israeldarrren erreakzioa, atsedenaldira 63-42koarekin joan zirelarik.

Nebo eta Brown saiatu ziren gidoia aldatzen atsedenaldiaren ostean, baina baskoniarrek ez zioten utzi euren jokoa egiteari eta abantaila mantendu zuten 90-67ko eroso batean. Azken txanpan, Baskoniak partidaz disfrutatu zuen, eta marka historiko bat ezarri zuen Euroligan, 116 puntu saskiratuta eta 87 jasota.

Duela 20 urtetik ikusten ez zen 110 puntu baino gehiagoko puntuazioa. Aurreko errekorra 2002ko otsailaren 6an lortu zen, orduko TAU Ceramicak Telindus Oostenderi 114 eta 78 irabazi ondoren.

Garaipen korala izan zen, eta Peñarroyako gizon guztiek izan zuten protagonismoa parketean, 7 jokalarik gainditu baitzituzten 10eko balorazio-kredituak. Darius Thompson izan zen jokalaririk baloratuena 15 punturekin, 8 asistentziarekin eta 24 BEPekin.

Fitxa teknikoa

116 – Cazoo Baskonia (35+28+27+26): Thompson (15), Raieste (7), Giedraitis (13), Hommes (8) y Kotsar (18) -hasierako bostak-, Howard (23), Marinkovic (14), Henry (2), Sedekerskis (5), Diez (-) Kurucs (2) eta Costello (9).

87 – Maccabi Tel-Aviv (20+22+25+20): Brown (20), Baldwin (13), Hollins (-), Poythress (8) y Nebo (16) -hasierako bostak-, Adams (8), Menco (-), Sorkin (2), Dibartolomeo (5), Hilliard (3), Cohen (2) eta Colson (9).

Partzialak: 35-20, 28-22, 27-25, 26-20.

Epaileak: Robert Lottermoser (Alemania), Milan Nedovic (Eslovenia) eta Hugues Thepenier (Frantzia). Kanporaturik ez.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!