Baskoniak marka berriak ezarri ditu Euroligan

2023.04.8 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Saskibaloia

LDLC Asvelen aurkako partidan, talde arabarrak bi errekor berri egin zituen Europako txapelketako partida batean: saskiraketak (120 puntu) eta asistentziak (33)

Argazkia: baskonia.com

 

Talde gasteiztarrak garaipen garrantzitsua lortu zuen pasa den ostegunean 33. jardunaldiz Europako txapelketako zortzi talderik onenen artean mantentzeko. Joan Peñarroyaren gizonek 120 eta 100-eko markagailuarekin irabazi zioten LDLC Asveli, talde arabarreko bi errekor berri ezarriz (saskiraketak eta asistentziak) Europako txapelketako partida batean.

Asvelen aurka, talde arabarrak Euroleagueko partida batean saskiraturiko puntu marka berria ezarri zuen beraz 120-rekin. Aurreko errekorra pasa den azaroaren 3an ezarri zen, Maccabiri 116 eta 87-ko markagailuarekin irabazi ostean. Denboraldi honetan, birritan gainditu dute talde arabarraren puntu-markarik onena Joan Peñarroyaren gizonek.

120 puntu lortzeaz gain, Euroleagueko partida bakar batean lorturiko asistentzia errekorra ezarri zuen talde arabarrak 33-rekin. Aurreko marka 2019ko martxoaren 8an lortu zen, Khimkiren aurka 31 asistentzia banatuta. Bertan ere, 100 puntuko langa gainditu zuen Baskoniak (104.86).

Partida hasiera oso parekatua izan zen baina talde arabarrak neurketako lehen abantailak lortu zituen (12-9). Cazoo Baskonia nagusitzen joan zen eta lehen laurdena amaitzeko hiru minuturen faltan bederatzi puntuko aldea lortu zuen. Tj Parkerrek zuzentzen duen taldea diferentzia murrizten ahalegindu bazen ere, lehen laurdenaren amaierara 32 eta 24-ko markagailuarekin iritsi ziren. Bigarren laurdenean, ASVEL suspertu egin zen eta pixkanaka-pixkanaka aldea murriztu joan zen (38-36). Hala ere, atsedenaldira aurretik iritsi zen Baskonia (55-51).

Aldageletatik indartsu atera ziren gasteiztarrak eta 11 eta 3-ko partzialarekin, partidaren agintea eskuratuz (66-54). Baskoniak presioari eusten jakin zion eta azken laurdenera 88 eta 75-eko markagailuarekin iritsi zen. Etxekoak aldea handitzen joan ziren eta azkenean, Cazoo Baskoniak 120 eta 100-eko markagailuarekin irabazi zion ASVELi.

Partidako jokalari onena izan zen Darius Thompsonek eman zituen asistentzia gehien (12). Honez gain, 23 puntu eta 36-ko balorazioa lortu zituen joko antolatzaile estatubatuarrak.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!