Berako maratoi erdia zortzigarrenez irabazi du Oier Ariznabarretak

2023.04.16 | EHKM, Errekorrak, Markak, Mendi lasterketak

Garaipenen marka bikaina ezarri badu ere, ezin izan du berak 2014ean ezarritako ordu bete, 37 minutu eta 30 segunduko errekorra gainditu

Argazkia: MANTTALE

 

Berako maratoi erdiaren XVII. edizioa lehiatu da gaur, apirilak 16, lineako Euskal Herriko Kopako hirugarren proba, hain zuzen, non guztira 491 korrikalarik parte hartu duten.

Oier Ariznabarretak, ordu bat, 41 minutu eta 39 segunduko denboran amaitu du lasterketa. Durangoko korrikalaria zortzigaren aldiz jarraian atera da irabazle gizonezkoen kategorian, garaipen marka bikaina ezarriz. Beñat Katarain eta Imanol Kañamaresen aurretik, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

Ariznabarreta lehenengo metrotik gailendu da lasterketan, eta Larundik, ibilbideko punturik altuenetik pasatzean, 14. kilometroan, 4 minutu ateratzen zizkion bigarren Katarain bigarren sailkatuari.

Hala ere, Ariznabarretak ezin izan du berak 2014ean ezarritako ordu bete, 37 minutu eta 30 segunduko errekorra gainditu. Ibardingo tarteko helmuga ere, 150 eurorekin saritutakoa, Ariznabarretak berak eskuratu du.

SAILKAPENA

1 ARIZNABARRETA AGUIRRE Oier Durango Kirol Kluba  1:41’39

2 KATARAIN RAZKIN Beñat Goierri garaia 1:45’20

3 KANAMARES MUGUERZA Imanol Hiru Herri  1:46’12

4 SOLA TORRALBA Ion Hiru Herri  1:46’30

5 URRESTARAZU GARCIA Josu Idiazabal – aseplan  1:47’00

6 SAN MARTIN Damien Euskal sport lab  1:47’33

Emakumezkoen lehian berriz, Ainara Urrutia aretxabaletarra nagusitu zen. Urrutiak 2 ordu, 4 minutu eta 36 segundo behar izan zuen ibilbidea osatzeko (21 km eta 2.700 metroko desnibel metatua). Hamaika minutuko aldea atera zion bigarren sailkatuari, Maddalen Jimenez beratarrari (Nafarroa). Hirugarren herriko beste korrikalari bat izan zen, Ane Eltzaurdia.

Beteranoen artean, emakumezkoetan, Nerea Amilibia (2:19:47) gailendu zen, Maud Combarieu izan zen bigarren (2:21:17) eta Nuria Mendivi hirugarren (2:28:41). Gizonezko beteranoen artean, berriz, Alberto Barberena (1:54:00) izan zen azkarrena, Iker Irastorza (1:58:19) bigarren eta Anjeltxo Aranibar eta Joseba Lasarte, biak denbora berean (2:03:12), hirugarren.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!