Argazkia: Usurbeko Igoera
Jaia eta kirola uztartuz, aurten ere Usurbeko Igoera izan da Usurbe Mendiko festan, XVII. edizioa, zeina pasa den igandean lehiatu zen. Aurtengoan 48 parte-hartzaile izan dira, horietako 16 beasaindarrak, azkenean iazko irabaleek garaipena errepikatu dutelarik: Maria Ordoñez eta Mikel Beunza nafarrak.
Lasterketa Beasaindik abiatu zen Artzai Enea plazatik goizeko 11:30ean, korrikalariek 446 metro igo behar izan zituztelarik 4,7 kilometrotan, hau da, % 9,5eko batez besteko aldapari aurre egin zioten.
Gizonezkoen lehian, azkarrena Mikel Beunza izan zen, Alkotztik etorria, baina ez zuen lortu ezarritako marka haustea. Hala ere, 22 minutu eta 13 segunduan amaitu zuen lasterketa. Beñat Bereziartu 4 segundu eskasera iritsi zen eta hirugarrena, Ander Iñarra, lehenengoa baino 11 segundu beranduago.
Emakumezkoen kasuan, 5 izan ziren parte hartu zuten emakumeak eta lehenengo postua Maria Ordoñezentzat izan zen, 25 minutu eta 25 segunduko denborarekin. Bigarrena, berriz, Amaia Insausti, 2 minututik gorako tartearekin Ordoñezekiko eta hirugarren postuan, berriz, Maite Beregaña sailkatu zen, 28 minutu eta 40 segunduko denborarekin.
Gauzak horrela, beste urtebetez behintzat, indarrean mantenduko dira Oier Ariznabarreta (2014, 20:44) zein Majida Maayoufen (2018, 25:09) errekorrak.
SAILKAPENA
Emakumezkoak
1 Maria Ordoñez Iruñea 0:25:25
2 Amaia insausti Olaberria 0:37:48
3 Maite Beregaña Uharte 0:28:40
4 Ainhoa Goikoetxea Lazkao 0:30:42
5 Mari Carmen Seijas Azkoitia 0:34:37
Gizonezkoak
1 Mikel Beunza Alkotz 0:22:13
2 Beñat Bereziartu Lazkao 0:22:17
3 Ander Iñarra Lezo 0:22:24
4 Asier Mujika Tolosa 0:23:02
5 Manez Idiakez Lazkao 0:23:25
0 Comments