Bidasoak berriro hautsi du sartutako golen errekorra

2023.04.10 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Eskubaloia

Julen Aginagaldek hiru segunduren faltan sartu zuen 42-31koarekin joan den astean Logroñori egindako 41eko marka hautsi zuten irundarrek

Argazkia: cdbidasoa.eus

 

Bidasoa Irunek garaipen sendoa lortu zuen Club Cisne 42-31 mendean hartuta Artalekun, batez ere bigarren zati on bati esker. Talde bidasotarrak ondo hasi zuen norgehiagoka, lehen abantailak ezarriz, nahiz eta bi taldeak txandakatzen joan ziren atsedenaldirako bidean: talde batek hartzen zituen abantailei besteak erantzuten zien, biak ala biak erasoan erraz. Horrela, ez zen harritzekoa izan atsedenaldira berdinduta iristea (19-19).

Defentsako lanean hobetzeko beharraz jabetuta, Irungo taldea aurreko norgehiagoketan erakutsi duen tonua lortu zuen atzean, eta horri esker abantaila txikiak hartu zituen, 45. minutu inguruan, hiru baloi errekuperatu eta beste hainbat gol sartuta Asier Nieto, Dariel García eta,Jon Azkue lesionatuaren tokian kapitain izan den eta arratsaldeko golegile nagusiaren (11 gol), Gorka Nietori esker. Partidak zeraman gol erritmoa ikusita, etxeko zaleek gol errekorra berriz ere hautsi zitekeelaren susmoa izan zuten azken minututan, eta horrela izan zen: Julen Aginagaldek hiru segunduren faltan sartu zuen 42-31koarekin joan den astean Logroñori sartutako 41eko marka hautsi zuten.

Fitxa teknikoa

42 – Bidasoa Irun (19+23). Harbaoui, Mujika (1), Salinas (6, 1 p.), Gorka Nieto (11, 4 p.), Asier Nieto (4), Zabala (3), Ugarte (2); Skrzyniarz, Cavero (1), Furundarena (1), Aginagalde (3), Mitic (2), Francisco da Silva (3), García (2), Pacheco (2), Rodríguez (1).

31 – Club Cisne (19+12). Ramírez, Álvarez (1 p.), Pombo (2), Cavalcanti (5), Calin (5), Furtado (7), Bruno Vázquez; Rodríguez, Chan (5, 4 p.), López, Javier Vázquez, Franceschetti (1), Ocaña, Serrano (2), Arias (3), Conde.

Partzialak. 3-3, 6-4, 11-9, 12-12, 16-16, 19-19; 23-20, 26-24, 28-26, 34-28, 37-30, 42-31.

Epaileak. Macías de Paz eta Ruiz Vergara. Bidasoa Irunen aldetik, Furundarena (2) eta García zigortu dituzte bi minutuz. Galiziarren aldetik, Franceschetti eta Pombo.

Bestelakorik. ASOBAL Ligako 24. jardunaldiari dagokion neurketa Artalekun, 1.090 zaleren aurrean.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!