Cesar Perezek, 65 urtetik gorakoen errekorra egin du Irun 5K milia lasterketan

2023.04.24 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Lasterketak

Lasterketan 48. postuan sailkatu zen donostiarra eta 18:17 minutuko denborarekin 39 segundotan hobetu zuen aurreko marka

Argazkia: Bidasoa Atletiko Taldea

 

Irun 5K Salto milia lasterketak egin berri dira Irunen. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, parte hartze handia izan zuten milia egokituko bi lasterketek eta ttipi-ttapa ibilaldiak.

Goiza ttipi-ttapa ibilaldiarekin hasi zen. 30 beterano inguruk hartu zuten parte zirkuituari bi bira emateko. Partaide horien artean zegoen Maria, 94 urteko emakumea. Ibilaldia hastearekin batera hasi zen euria, eta goiz osoan zehar gelditu ez zela esan dute antolatzaileek atsekabez, herritarren parte hartzea gutxituz.

Hogei minutu baino gehiagoko lasterketan parte hartu zuten 133 korrikalarietatik, Joritz Cabanillas eta Lourdes Colomo izan ziren azkarrenak, 18:43 eta 20:03 minutuko denborekin, hurrenez hurren. Gizonetan Joseba Altubek (18:49) eta Javier Guzmanek (19:06) osatu zuten podiuma. Emakumeetan, aldiz, Sonia Zianik (20:13) eta Carmen Martinek (20:53) lagundu zuten Lourdes Colomo podiumean.

Lasterketa azkarrean, berriz, 71 parte hartzaileetatik, Pierre Urruty eta Betty Urruty nagusitu ziren, 15:12 eta 17:20 minutuko denborekin, hurrenez hurren. Gizonetan Ander Garin sailkatu zen bigarren postuan (15:15) eta Unai Ibarra hirugarrenean (15:18). Emakumeetan, berriz, Bidasoa Atletiko Taldeko Ane Zabala izan zen bigarren (18:07) eta Itxaso Escondrillasek osatu zuen podiuma.

Lasterketa azkarrak bitxikeria bat izan zuela esan dute antolatzaileek, Cesar Perez Rodriguez parte hartzaileak (lasterketan 48. postuan sailkatu zena) 65 urtetik gorako Estatu mailako errekorra hautsi baitzuen Irunen, 18:17 minutuko denborarekin. Donostiarrak beraz, 39 segundotan hobetu zuen Xose Luis Otero galiziarrak 2018ko maiatzaren 18tik zuen marka.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!