Argazkia: Euskadiko Atletismo Federazioa
Pasa den asteburuan, Valentzian jokatu ziren 23 urtez azpiko Mediterraneoko Jokoak, non Bartzelona taldeko atleta bigarren izan zen 60 metro hesidunetako finalean eta 23 urtez azpiko Euskal Herri mailako errekorra erdietsi zuen, pista estalian. Eta ez hori bakarrik, Bizkaiko plusmarkista absolutua ere bihurtu zen, 2007an Arantza Loureirok eginiko 8,26ko denbora hobetu baitzuen.
20 urte besterik ez dituen bizkaitarra prest dago denboraldi honetan nazioarteko hesilari onenen artean bete-betean sartzeko, eta Mediterraneoko Jokoetan argi utzi zuen bere marka hobetuz, bai finalerdietan, bai finalean, non Paula Blanquer valentziarraren (8,16) atzetik sailkatu zen, 8,24ko denborarekin, igande arratsaldean jokaturiko 60 metro hesidunetako finalean.
Marka horrekin, orainarte Arantza Loureirok eta Teresa Errandoneak 23 urtez azpiko euskal errekor gisa zituzten 8,33ak hobetu zituen. Loureirok (1981an jaioa) 2001eko martxoaren 3an erdietsi zuen marka hori Valentzian, eta Errandoneak (1994) berriz, 2015eko otsailaren 28an Donostian.
SAILKAPENA
1 Paula BLANQUER 1/7/2003 8.16
2 Claudia VILLALANTE 9/9/2002 8.24
3 Léa VENDOME 15/9/2002 8.28
4 Lucija GRD 7/8/2004 8.32
5 Luna GOUREAU 19/3/2003 8.44
6 Elena CARRARO 3/1/2001 8.47
7 Cansu Nimet SAYIN 13/8/2003 8.62
8 Klara KOŠČAK 7/12/2004 8.68
0 Comments