Eñaut Salegik eta Amaia Aizpuruk irabazi dute Martirietako Igoera

2023.08.13 | EHKM, Errekorrak, Markak, Mendi lasterketak

Eñaut Salegik Txalonerrekatik Martirietarako ibilbidea 12 minututan eta segundo batean osatu zuen, 2015ean Joseba Albizu azpeitiarrak ezarritako markatik urruti: 11 minutu eta 28 segundo

Argazkia: Martirietako Igoera

 

Andremarien atarian usadio bilakatu da Jokin Ormaetxea txirrindularitza elkarteak antolaturiko Martirietako Igoera lehiatzea, eta aurten ere ez du hutsik egin, izan ere, larunbat honetan probaren 15. edizioa jokatu da.

Guztira 58 lagunek parte hartu zuten eta gizonen artean lehia estua izan zen, hiru txirrindularik podiumeko lehen postua azken unera arte borrokatu baitzuten.

11:00etan atera ziren parte hatzaileak plazatik, eta horiek, eguraldi ederra lagun, 3,7 kilometroko bide maldatsuari egin behar izan zioten aurre. Esan bezala, lehia estua izan zen gainera, izan ere, probaren azken metroetara arte hiru txirrindulari elkarrekin joan ziren, eta helmugan erabaki zen dena.

Azkenean, Eñaut Salegi itziartarra nagusitu zen, Oier Etxeberria azpeitiarraren aurretik, eta hirugarren sailkatua, berriz, Oier Ibarguren azpeitiarra izan zen. Emakumeetan irabazlea Amaia Aizpuru izan zen, proba 19 minututan eta 54 segundotan gauzatuta.

Salegik Txalonerrekatik Martirietarako ibilbidea 12 minututan eta segundo batean osatu zuen, 2015ean Joseba Albizu azpeitiarrak ezarritako markatik urruti: 11 minutu eta 28 segundo.

Iaz Oier Ibargurenek eta Aratz Rodriguezek irabazi zuten proba. Ibargurenek 11 minutu eta 41 segundo behar izan zituen Martirietako plazara iristeko, eta Rodriguezek, berriz, 17 minutu eta 46 segundo.

SAILKAPENA

1.- Eñaut Salegi (12:02)

2.- Oier Etxeberria (12:02)

3.- Oier Ibarguren (12:11)

4.- Martin Amilibia (12:26)

5.- Iraitz Bou (12:34)

6.- Alberto Astigarraga (13:43)

7.- Aitor Mimenza (13:49)

8.- Denis Carbayeda (14:16)

9.- Amets Barandiaran (14:30)

10.- Jon Carbayeda (14:34)

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!