Errekorrak Irunen

2022.04.4 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Lasterketak

Irungo Maratoi erdian Maialen Muñozek 1:22:20ko denborarekin lasterketaren marka hautsi zuen eta 10 kilometrotako proban berriz, Sara Villasantek (36:27) eta Unai Arroyok (30:34) ere errekor berria ezarri zuten pasa den otsailaren 20an

Pasa den otsailaren 20an, larunbat goizean, Irungo Maratoi Erdiaren IV. edizioa ospatu zen, Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, 10 kilometroko beste lasterketa batekin batera.

Chakib Lachgar eta Maialen Muñoz, 2020ko irabazleek, garaipena errepikatu zuten honakoan ere. Lehenengoak ezin izan zuen 1:09:13ko marka hobetu, eta 1:10:12ko denborarekin irabazi zion Carles Montllor katalanari (1:10:28). Hirugarren Asier Martínez izan zen (1:11:34).

Maialen Muñozek aldiz bai hobetu zuela 2020an egindako denbora (1:25:06), 1:22:20ra jaitsiz, eta lasterketako errekor berria ezarriz. Bigarren Maritxu Sanroman izan zen (1:29:58) eta hirugarren Tania Saenz de la Fuente (1:30:55).

Halaber, 10 kilometroko lasterketan aurreikuspenak bete ziren, Unai Arroyo eta Sara Villasante nagusitu zirelarik, biek ala biek lasterketako marka berria jarri zutelarik.

Villasantek 36:27ko denborarekin hautsi zuen indarrean zegoen errekorra, atzetik Sandra Martinez (40:53) eta Yune Gonzalez (41:15) sailkatu zirelarik. Bestalde, Unai Arroyok, 2019ko irabazleak, aurtengo edizioan 30:34ko denboran helmugaratuta, lasterketaren errekor berria ezarri zuen ere. Bigarren Unai Ibarra iritsi zen (32:08) eta hirugarren Raul Gomez Margallo beteranoa (33:41).

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!