Estanis Ruizek 23 urtez azpiko errekorra hautsi du 3000 metro oztopodunetan

2022.06.9 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak

8'29"12ko denbora eginda, 1988. urtean Jon Azkuetak egindako marka hautsi zuen pasa den asteazkenean

Argazkiak: @atletismoFNAF

 

Amerikako Estatu Batuetan, Eugenen (Oregon) zehazki, lehiatzen ari da egunotan The NCAA Outdoor Track & Field Championships izeneko txapelketa eta bertan parte hartu du Estanis Ruiz Ullate kirolari nafarrak, 2000. urteko urriaren 2an jaioa.

Partehartzearekin konformatu ez eta 23 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra hautsi du Ruizek, asteazken honetan, ekainak 8, lehiaturiko txapelketako finalaurrekoan 8’29″12ko denbora eginda 3000 metro oztopodunak proban. Pamplona Atletiko klubeko korrikalariak bere seriean bosgarren amaitu zuen, finalerdietako seigarren denborarik onena lortuz, hartara finalean aritzeko eskubidea ere bereganatu zuelarik.

Orain arteko 23 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra 3.000 metro oztopodunak lasterketan, Jon Azkuetak zuen, 8.30.41ko markarekin, A Coruñan lorturikoa 1988. urteko abuztuaren 4an.

Maila absolutoan, oraindik orain, Antonio Peulak 1992. urteko ekainaren 14an Bruselasen eginikoa jarraitzen du indarrean egoten Euskal Herri mailan: 8.27.71.

Nafarroako errekor absolutoa, duela 28 urtekoa, bai gainditu duela Ruizek (23 urtez azpikoaz batera), izan ere, aurrekoa Gabriel Garin Aranaren eskuetan zegoen, 8.32.45ko markarekin, 1994ko uztailaren 17an egina Donostian.

Finalerdietako sailkapena:

1 Duncan HAMILTON JR MONTANA STATE 8:23.13

2 Kenneth ROOKS SO BYU 8:24.88

3 Parker STOKES SO GEORGETOWN 8:26.04

4 Ahmed JAZIRI JR EASTERN KENTUCKY 8:26.27

5 Ryan SMEETON SR OKLAHOMA STATE 8:26.64

6 Estanis RUIZ FR LOYOLA MARYMOUNT

2022. urtean Estanis Ruizek izandako emaitzak. 3.000 metro oztopodunetan:

8:29.12 Eugene (AEB) NCAA Outdoor Track & Field Championships 2022/06/08

8:36.42 Fayetteville (AEB)  NCAA West Preliminary Round  2022/05/27

8:37.51 Palo Alto (AEB)  Stanford Invitational    2022/04/01

9:13.65 Tucson (AEB) Willie Williams Classic/Dave Murray Distance Classic 2022/03/18

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!