Garoa Martinezek bere errekorra berdindu du

2023.05.29 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Markak

112 kilo altxatuta, Estatu mailako txapeldun geratu, eta apirilean berak ezarritako errekorra berdindu zuen bermeotarrak pasa den igandean, bi denboretan, 64 kilo baino gutxiagoko kategorian

Argazkia: Liftermedia

 

Ez zen sasoi betean heldu, baina hala ere  beste garaipen garrantzitsu bat poltsikoratu zuen aurreko igandean, hilak 21, Garoa Martinez Anasagasti kirolari bermeotarrak. 112 kilo altxatuta, Estatu mailako txapeldun geratu, eta apirilean berak ezarritako errekorra berdindu zuen, Almerian. Iaz zilarrezko domina lortu zuen, eta lehenengoz orain dela bi urte urte irabazi zuen txapelketa.

Orduko hartan, aurtengo apirilean alegia, Garoa Martinezek 8. postua eskuratu zuen Erevanen (Armenia) jokatu zen Europako halterofilia txapelketan. Bermeotarrak 112 kilo altxatu zituen eta errekor berria ezarri zuen bi denboretan, 64 kilo baino gutxiagoko kategorian

Europako Halterofilia Txapelketatik bueltan, Unibertsitateen arteko Estatu mailako  Txapelketan Munduko Txapelketarako gutxieneko marka lortu zuen apirilaren 23an, eta, ondoren, zenbait osasun arazo eduki ditu Garoak, izan ere, astebete eta erdi txarto egon zen, nerbio-sistema kaltetuta, zorabioekin eta goragalearekin, entrenatu ezinik.

Hau dela eta, bi astez ahal zuen moduan entrenatu ostean, heldu zen asteburuko hitzordura. Asko deskantsatu eta entrenatu gabe egonda ere, bera zen faborito nagusia, baina baldintza horietan, irabazteko aukera mantenduta ere denean huts egiteko aukera ere bazegoen, bi aurkariri pasatu zitzaien moduan.

Oso urduri egon zen, Europako Txapelketan baino gehiago, lanak ondo egin eta irabaztearen presioarekin baina azkenean bere onena emanda garaipena eskuratzea lortu zuen eta bidenabar bere errekorra berdintzea erdietsi zuen.

Kirola beti egon da Garoa Martinezen bizitzan (Bermeo, 1997). Judo, eskubaloi eta gimnasia erritmikoarekin probatu zuen urteetan, eta Gasteizera iritsi zenean, CrossFita ezagutu zuen, eta gerora, baita halterofilia ere.

Ahalegin handiarekin, entrenamenduak eta lan-arloa uztartuz, emaitzak iristen hasi ziren. Bermeotarra estatu mailan nabarmentzen hasi zeneta ondoren nazioarteko hitzorduak iritsi ziren. Bere nazioarteko lehen esperientzia absolutu garrantzitsua lehen aipatutako Moskuko Europako txapelketa izan zen, non hamalaugarren amaitu zuen, 182 kilo altxatuz ‘Guztizko Olinpikoan’, 82 ‘Abiada’ modalitatean ‘eta 100 ‘Bi Denbora’ modalitatean. Urte bat geroago, 2022an, ‘Abiada’ izeneko modalitatean, bere marka pertsonal bikaina erdietsi zuen, 90 kilo, eta bere fetitxea den den ‘Bi Denboratan’ 105 kilo lortu zituen, guztira 195.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!