Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiak urrezko ezteiak bete ditu

2022.07.25 | EHKM, Errekorrak, Igeriketa

1968tik egiten den proba honen errekorren jabeak, Iñaki Salaberria irundarra (31:47, 2017an) eta Amaia Iriarte burlatarra dira (34.32, 2018an).

Argazkia: Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia

 

1968. urtean Euromar igeriketa taldeko Jesus Jauregik ideia handia izan zuen Zarautz eta Getaria bezalako bi herri mugakide are gehiago lotzeko. Itsasoa izan da bi udalerrien ikurra eta antolatzaileek pentsatu zuten erronka ona izango zela Getariako portua eta Zarauzko hondartza banatzen dituzten 2,8 kilometroak igerian zeharkatzea.

Horrela sortu zen kostaldeko zeharbidearen lehen edizioa, non bederatzi ausartek soilik zeharkatu zuten helmuga, nahiz eta urteak igaro ahala, parte-hartzaileen kopurua 3.000 baino gehiagora ailegatu den.

Aurten, 50. edizioa, urrezkoa ezteiak, bete ditu Zarautzko Balea Igeriketa Kirol elkarteak antolaturiko probak. Soilik 1974-76 urteen bitartean ez zen burutu zeharkaldia, 2020 eta 2021 urteetan aldaketak izan zirelarik pandemiaren eraginez.

Faboritoak ziren Pol Gil katalana eta Candela Sanchez madrildarra eta nagusitasun hori berretsi egin zuten Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiko proba nagusian. Gil izan zen bi herriak banatzen dituen 2.800 metroko distantzia osatzen lehena gizonezkoetan, 33 minutu eta bi segundoko denboran, eta gauza bera egin zuen Sanchezek emakumezkoetan, 34 minutu eta 34 segundoan.

Igerilari katalanak probako errekorra ontzeko ahalegina egin zuen baina ezin izan zuen lortu, 33 minutu eta bi segundoko denboran helmugaratu zelarik. Iñaki Salaberria irundarrarena da egun dagoen marka, 31:47koarekin, 2017an lortutakoa. Bigarren postuan Hugo Alberto Alves portugaldarra (34:02) sailkatu zen eta podiuma Unai Arruabarrena hondarribiarrak osatu zuen (34:07).

Emakumezkoetan, Candela Sanchezek ere ez zuen areriorik izan, eta bi minutu pasatxoko aldearekin irabazi zuen zeharkaldia. Itxaso Alonso bilbotarra iritsi zen bigarren postuan (36:58), eta Laura Rodriguez katalana hirugarren tokian (37:49). Probaren errekorra Amaia Iriarteren eskuetan dago 2018tik: 34.32.

Urteurrenaren harira, 25 ediziotan edo gehiagotan parte hartu duten 20 igerilariri oroigarria eman zieten, eta, era berean, Carlos Santanak 50. aldietan -orain artekio edizio guztietan- parte hartzeagatik sari berezia jaso zuen.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!