Goenatxoren errekorra indarrean mantentzen da Igeldoko Harria txapelketan

2022.08.14 | EHKM, Errekorrak, Gizonak, Harri-jasotzea

1992 urteaz geroztik izen bereko 134 kiloko oboide eiteko harri irregularrarekin ospatzen den harrijasotze probako aurtengo edizioan Mikel Lopetegi Urra nagusitu da 17 altxaldirekin, baina Jokin Goenatxok 2012an ezarri zuen errekorretik bi jasoaldira geratu da, Goenatxok 19 jasoaldi egin baitzituen orduko hartan

Argazkia: egursport.com

 

Igeldoko harria 1992 urteaz geroztik izen bereko 134 kiloko oboide eiteko harri irregularrarekin ospatzen den harrijasotze proba da, zeinean bost minututan altxaldi gehien egiten dituen harrijasotzaileak irabazten duen.

Aurtengo lehian guztira sei harrijasotzaile aritu dira nor baino nor gehiago Donostiako Trinitate plazan: Paulo Azpiazu (Oñati), Jokin Eizmendi (Zarautz), Gorka Etxeberria (Orio), Mikel Lopetegi (Zarautz), Xabat Olaizola (Zarautz) eta Beñat Telleria (Lasarte).

Faboritoen artean ziren Eizmendi eta Urra zarauztarrak eta, azkenean, gazteenak eraman du txapela etxera.

Mikel Lopetegi Urrak iaz Jokin Eizmendik egindako altxaldi kopurua berdindu zuen eta hamazazpi altxaldirekin, bera da txapeldun berria. Orain arte, zazpi alditan irabazia zuen Eizmendik txapelketa entzutetsua, baina honakoan, hamabost altxaldi eginda, ezin izan zuen garapena errepikatu. Paulo Azpiazuk 14 jasoaldi egin zituen, eta Gorka Etxeberriak, Beñat Telleriak eta Xabat Olaizolak sailkapena itxi zuten.

Urrak aurreko txapeldunaren marka historiko onena berdindu zuen beraz (17 altxaldi), baina Jokin Goenatxok 2012an ezarri zuen errekorretik bi jasoaldira geratu da, Goenatxok 19 jasoaldi egin baitzituen orduko hartan.

Sailkapena:

  1. Mikel Lopetegi – 17 jasoaldi
  2. Jokin Eizmendi – 15 jasoaldi
  3. Paulo Azpiazu – 14 jasoaldi
  4. Gorka Etxeberria – 12 jasoaldi
  5. Beñat Telleria – 11 jasoaldi (pisu gutxiago)
  6. Xabat Olaizola – 11 jasoaldi

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!