Gontzal Murgoitiok Talai-Mendi Traileko errekorra hautsi du

2023.05.22 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Ibai Makazagak lasterketaren lehenengo edizioan egindako denbora minutu bat eta zazpi segundoan hobetu zuen Elorrioko korrikalariak, ordubete baino gutxiago behar izan zuelarik ibilbidea osatzeko (58:37)

Argazkia: Talai Mendi Trail Lasterketa

 

Pasa den larunbatean, arratsaldeko 17:30ean herriko plazatik abiatuta, Talai-Mendi trail lasterketaren hirugarren edizioa jokatu zuten Orion. Ibilbidea, nagusiki, Kukuarri (364 m.) mendiaren ingurutik izan zen, 14 kilometro eta 650 metroko desnibel positiboarekin.

Guztira ia 250 lagunek hartu zuten parte aurtengoan, azkenean Sara Peña herriko korrikalaria onena izan zelarik bere kategorian eta Gontzal Murgoitio elorriarra gizonezkoen lehian nagusitu zelarik

Murgoitio zen, hain justu, lasterketa irabazteko faboritoa eta orain arteko marka hautsi zuen helmugan; izan ere, Ibai Makazagak lasterketaren lehenengo edizioan egindako denbora minutu bat eta zazpi segundoan hobetu zuen Elorrioko korrikalariak, ordubete baino gutxiago behar izan zuelarik ibilbidea osatzeko (58:37). Bigarren sailkaturiko Makazagak, berriz, ordubetean amaitu zuen 14 kilometroko ibilbidea (01:00:26), oraingoan. Minutu bat eta 49 segundo atera zizkion Murgoitiok. Gizonezkoen podiuma Lazkakoko Beñat Bereziartuk osatu zuen (01:03:23).

Emakumezkoetan, Sara Peña etxeko korrikalaria gailendu zen, ordubete eta hogei minutu baino gutxiago behar izan zituelarik ibilbidea egiteko (01:18:26). Hala, ia 5 minutuko aldea atera zion bigarren sailkatuari, Amaia Eskisabel donostiarrari (01:23:18). Hirugarren, berriz, Zutoia Odriozola elorriarra helmugaratu zen (01:25:43).

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 MURGOITIO ESPARZA GONTZAL  00:58:37  ELORRIO

2 MAKAZAGA ARISTI IBAI  01:00:26  ORIO

3 BEREZIARTU BEÑAT  01:03:23   LAZKAO

4 GOIKOETXEA LARRAZA EUKENI  ALTSASU

5 LEGORBURU ISASTI IRAITZ  01:06:25  GETARIA

6 BEREZIARTUA URRETABIZKAIA BEÑAT  01:07:16  USURBIL

7 MADRAZO AZPIAZU AITOR  01:08:25  AZKOITIA

8 URANGA MURUA XANTI  01:08:32  ZARAUTZ

9 ERRASTI ARRUTI JOXE MARI  01:09:10  ORIO

10 ARAMBURU JORGE  01:09:57  ZARAUTZ

Emakumezkoak

1 PEÑA LIZARRALDE SARA  01:18:26  ORIO

2 ESQUISABEL AMESTI AMAIA  01:23:18  DONOSTIA

3 ODRIOZOLA URKIZA ZUTOIA  01:25:43  ELORRIO

4 ARRIZABALAGA ETXEBARRIA IRATXE  01:28:41  ELORRIO

5 JAUREGI ZUBELDIA AINHOA  01:29:07  URNIETA

6 ALVAREZ ZALOA  01:30:14  SOPELA

7 LIZASO SAIZAR ALAITZ  01:30:44  ORIO

8 COTADO AZKUE ARANTXA  01:32:31  ORIO

9 AMUNDARAIN PATRICIA  01:32:47  ZUMAIA

10 LARRARTE AMAIA  01:33:47   TOLOSA

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!