Hamid Ben Daoudek maratoiko errekorra gainditu zuen 2021an

2022.03.25 | Atletismoa, Errekorrak, Gizonak

2021eko abenduaren 5ean Valentzian jokatutako maratoian. 2.06.35 marka erregistratu zuen. Aurretik ere berak zuen Euskal Herriko errekorra 2.07.03 denborarekin.

 

Ben Daude helmuga igarotzen [Argazkia: @maratonvalencia]

Euskal Herriko maratoi errekorra ondu zuen Hamid Ben Daoudek 2021eko abenduaren 5ean Valentzian jokatutako maratoian. 2.06.35 marka erregistratu zuen, aurretik berak ezarria zuen Euskal Herriko errekorra onduz.

Hamid Ben Daoud (Ksar Oukhit, Maroko, 1996) 14 urterekin bizitza hobe baten bila iritsi zen Euskal Herrira Espainiako muga autobus baten azpian igaro ondoren. Zornotzako adingabeen zentrotik pasatuta, Hassan Reddad entrenatzaileak bideratu zuen atletismora Loiuko Zabaloetxe zentroan. Gaur egun Zamudion bizi da, eta Bat Basque Team Fundazioaren programan ari da Getxoko (Bizkaia) Faduran atleta profesionala izateko ahaleginetan.

Progresio ikusgarria egin du maratoian. 2017an, 21 urterekin —2.12.31— eta 2018an —2.10.21— Valentzian; 2019an, Pragan —2.08.14—; 2020an, Sevillan —2.07.33— eta Valentzian —2.07.03 —; eta, azkena, 2021ean, Valentzian —2.06.35—.

Ben Daoudek 12. postua egin zuen Valentziako maratoiaren sailkapenean. Irabazleak, gizonezkoen sailean, Lawrence Cheronok (Kenia) 2.5.12 marka erregistratu zuen. Eta, emakumezkoetan, Nancy Jelagatek (Kenia) 2.19.31 denborarekin iritsi zen helmugara.

Errekorraz, kirolaz eta bizitzaz elkarrizketa interesgarria egin zion Mikel O. Iribar kazetariak Berria egunkarian: Hamid Ben Daoud: «Gauza handia da [Espainiako] marka berdintzea, baina hobetzeko gogoz geratu naiz»

 

 

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!