Iaz azarritako errekorra berdindu du Isaac Naderrek Bilboko Nazioarteko Milian

2022.10.17 | EHKM, Errekorrak, Lasterketak

Naderrek (duela astebete Berangoko Milia ere irabazitakoa) 4 minutu eta 21 segundoko denbora egin zuen, iaz Portugaleko atletak berak lortutako errekorra berdindu zuelarik

Argazkia: millainternacional.bilbaoatletismosantutxu.com

 

Isaac Nader portugaldarrak, iazko irabazlea, eta Marta Garcia leondarrak irabazi zuten pasa den larunbatean Bilboko Nazioarteko XVI. Miliako lasterketa nagusia.

Gizonezkoen proban, Naderrek (duela astebete Berangoko Milia ere irabazitakoa) 4 minutu eta 21 segundoko denbora egin zuen, iaz Portugaleko atletak berak lortutako errekorra berdindu zuelarik.

Faroko korrikalaria Nacho Fontes granadarraren eta Pol Oriach huescarraren aurretik helmugaratu zen, azken txanpan bere abiadura inposatuz. Fontesek, joan den asteazkenean Milla de Jaen irabazi zuenak, erritmo bizia ezarri zuen lasterketaren erdian, eta taldea txikitu bazuen ere, ezin izan zuen Nader atzean utzi.

Europa mailako atletarik onenetarikoa izandako Marcin Lewandowski 7. eta 10. postuen artean ibili zen lasterketan zehar, azkenean  14. postuan amaitu zuelarik. Mariano Garcia nabarmendu zen hasieran, baina amore eman zuen eta beste horrenbeste gertatu zitzaion Alvaro de Arribari. Pol Oriachek aurrera egin zuen, Nader eta Fontes mehatxatuz, baina azken esprinta hauen artean lehiatu zen, azken metroetan 1500eko Portugalgo txapeldunak segundo bateko aldea atera ziolarik Nike Runningeko korrikalariari.

Bestalde, emakumezkoen lehian, probaren antolakuntzaz arduraturiko Bilbao Atletismo Santutxu klubeko Marta Garciak eskuratu zuen garaipena. Madrilgo Nazioarteko Milia irabazi eta gero, esprint estu batean gainditu zituen Agueda Marques segoviarra (bigarrena Berangon) eta Carolina Robles sevillarra (3.000 oztopoko finalista olinpikoa).

Hasieran Majida Maayouf marokoarrak bizkortu zuen lasterketa, eta gero Solange Pereirak eta Carolina Roblesek hartu zuten bere erreleboa. Azken 400 metroetan ordea, Ageda Marquesek eta Marta Garciak borrokatu zuten garaipena eta Garcia nagusitu zen 4:59ko denborarekin, bere aurkariari esleitutako erlojupeko berarekin.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Isaac Nader  4:21

2 Ignacio Fontes 4:22

3 Pol Oriach 4:23

4 Jesus Gomez  4:24

5 Gonzalo Parra 4:26

Emakumezkoak

1 Marta Garcia 4:59

2 Agueda Marques 4:59

3 Carolina Robles 5:01

4 Solange Pereira 5:03

5 Zoya Naumov 5:04

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!