Ibai Larrearen garaipena eta errekorra Antzuolako 8 Miliak lasterketan

2023.02.27 | Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Antzuolarrak garaipena eskuratzeaz aparte errekorra ondu zuen beste behin, ordubete eta 51 segundotan helmugaratuta. Iaz aurreko marka onenari 53 segundo jan bazizkion, aurten zati handiagoa kendu dio: bi minutu eta segundo bat

Argazkia: Antzuolako8milak

 

Pasa den larunbatean, goizeko 10:30ean eman zitzaion hasiera Antzuolako 8 Miliak lasterketaren hamargarren aldiari, eguraldi bikaina lagun guztira 300 korrikalari inguruk parte hartu zutelarik.

Gizonezkoen mailan, Ibai Larrea antzuolarrak garaipena eskuratzeaz aparte errekorra ondu zuen beste behin, iaz ere hala egin baitzuen, ordubete eta 51 segundotan helmugaratuta. Iaz aurreko marka onenari 53 segundo jan bazizkion, aurten zati handiagoa kendu dio: bi minutu eta segundo bat.

Haren atzetik, Iñigo Alzola arrasatearra (1:04:36) eta Aitor Ajuria otxandiarra (1:05:12) sailkatu ziren, hurrenez hurren. Ibairen anaia nagusia, Aimar, laugarren helmugaratu zen (1:07:10).

Emakumezkoetan berriz, Maddi Mujika elgoibartarrak lehen aldia izan zuen Antzuolako 8 Miliak lasterketan, eta garaile izan zen, ordubete, hemeretzi minutu eta 33 segundoko denborarekin. Ez zituen urruti izan Irati Larrañaga usurbildarra (1:20:58) eta Garazi Abasolo aretxabaletarra (1:21:35).

Halaber, 2007 eta 2013 urteen artean jaiotako gaztetxoentzako bost kilometro inguruko lasterketa antolatu zuten lehen aldiz. Julen Badiola bergararrak 24 minutu eta segundo bakarrean egin zuen lasterketa eta Nora Larrea bergararrak, berriz, 31 minutu eta 49 segundotan. Hala, biak izan ziren garaile sailkapen orokorrean.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Ibai  Larrea  Aranguren  1:00:51 Antzuola

2 Iñigo  Alzola  Gordoa  1:04:36   Arrasate

3 Aitor  Ajuria  Elkorobarrutia   1:05:12   Otxandio

4 Aimar  Larrea  Aranguren  1:07:10  Antzuola

5 Beñat  Etxabe  Leturia     1:08:31 Bergara

6 Mikel  Arregi  Iturbe   1:08:53 Antzuola

Emakumezkoak

1 Mayi  Mujika  Errasti   1:19:33 Elgoibar

2 Irati  Larrañaga  Matxain  1:20:58 Usurbil

3 Garazi  Abasolo  Mujika  1:21:35 Aretxabaleta

4 Leire  Uribe  Bedialauneta  1:29:58 Otxandio

5 Ane  Zabala  Bruña  1:31:27 Arrasate

6 Leire  Olazabal  Urzuriaga 1:31:39 Deba

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!