Iban Murua eta Mayi Mujika nagusitu dira Karakateko Igoeran

2022.11.21 | EHKM, Mendi lasterketak

Irabazleak indarrean dirauten errekorretatik urrun geratu ziren ordea, Muruak berak 2017an (26:17) eta Maite Maiorak 2016an (31:37) egindakoak, hain zuzen ere

Argazkia: barren.eus

 

Pasa den larunbatean, azaroaren 19a, Karakateko Igoera lehiatu zen Elgoibarren, Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatu ohi duen proba, aurreko edizioan baino korrikalari gutxiagok parte hartu zutelarik (iaz 78 izan ziren).

Lau kilometro inguruko bidea da Kalegoen plazatik Karakaterainokoa, eta 700 metrotik gorako desnibel positiboa du (Elgoibarko herrigunea 42 metroko garaieran dago eta 756 metrotara dago Kortazar gaina).

Eguraldi benetan makurra pairatu behar izan zuten korrikalariek, izan ere, euri zaparrada mardulak bota zituen goiz guztian zehar eta baita lasterketaren unean ere. Karakate gainean hiru graduko tenperatura markatzen zuen termometroak.

Gizonezkoen lehian Iban Murua elgoibartarra nagusitu zen 28:01eko denborarekin,  tontorrean 16 segundoko aldea atera ziolarik bigarren egin zuen Iñigo Larizi. Hala ere, ez zuen lortu 2017an ezarri zuen marka ontzerik. Orduko hartan 26 minutu eta 17 segundu behar izan zituen Muruak gora iristeko. Kortezubiko Julen Aranguenak egin zuen hirugarren (29:00) eta Iñaki Goenaga plaentxiarrak laugarren (30:02).

Emakumezkoetan Mayi Mujika, elgoibartarra ere, izan zen azkarrena, 35:27ko denborarekin. Hortaz, ez zuen ondu Maite Maiorak 2016an egindako errekor-denbora: 31:37. Ainhoa Lendinezek egin zuen bigarren (36:38) eta Naomi Revertek hirugarren (41:44).

  • Azken urteetako irabazleak:

2022an: Iban Murua eta Mayi Mujika

2021ean: Mikel Beunza eta Andrea Garai

2019an: Javier Goitia eta Sonia Lopez

2018an Iñigo Lariz eta Mayi Mujika

2017an Iban Murua eta Ainhoa Lendinez

2016an Iban Murua eta Maite Maiora

2015ean Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez

2014an Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces

2013an Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces

2012an Iñigo Lariz eta Nerea Amilibia

2011n Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora

2010ean Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora

2009an Oier Ibarbia eta Nerea Amilibia

2008an Josu Arregi eta Oihana Kortazar

2007an Iñigo Lariz eta Pilar Arriola

2006an Aritz Kortabarria eta Pilar Arriola

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!