Emakumeetan, Idoia Etxeberriak jaso ditu harririk pisutsuenak

2022.04.3 | Emakumeak, Errekorrak, Harri-jasotzea, Herri kirolak

Euskal Herriko errekorrak ditu: 164,4 kg.-ko harria bi eskurekin, eta 118 kg-koa esku batekin
Share

Idoia Etxeberria Ikutza (GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS | Berria)

Idoia Etxeberria Ikutza (Orio, Gipuzkoa, 1992ko urriaren 7a) jaso ditu harririk pisutsuenak.

2016ko ekainean, 164,4 kg-ko errektangularrari 2 jasoaldi egin zizkion. Eta horixe dugu, gaur egunera arte, Euskal Herriko harri-jasotze errekorra emakumeen artean. Plazan hamabi urte aritu ondoren 2018ko uztailean hartu zuen erretiroa, artean harri-jasotzearen gailurrean zelarik.

Esku bakarrekin ere inoiz emakume batek altxa duen harririk pisutsuenaren errekorra ere berea du Etxeberriak, 2016ko apirilaren 31n Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan 118 kg jasota.

 

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!