Iker Arotzenak luzera-jauziko errekor absolutoa ezarri du

2023.02.7 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak

Super Amara BAT taldeko atletak, 7,82 metroko jauziarekin urrezko domina irabazi eta errekorra ezarri zuen pista estalian, zentimetroz zentimetro 8 metrora gerturatzen ari delarik

Argazkia: fvaeaf.org

 

Pista estaliko 23 urtez azpiko Estatu mailako txapelketa lehiatu zen aurreko asteburuan Antequeran (Malaga), non Iker Arotzenak sasoi betean dagoela erakutsi zuen beste behin ere. Izan ere, hondarribiarraren bilakaera ikaragarria izaten ari da azken garaiotan eta luzera-jauziari dagokionez, zentimetroz zentimetro 8 metrora hurbiltzen ari da.

Antequerako teknifikazio zentroan ospatutako txapelketa honetan, Super Amara BAT taldeko atletak 7,82 metroko jauzia egin eta urrezko domina eskuratzeaz aparte, Euskal Herriko errekor absolutoa erdietsi zuen pista estalian. Horrez gain, Europako Txapelketan aritu ahal izateko, 23 urtez azpikoen mailan, beharrezkoa den gutxieneko marka lortu zuen.

Pasa den urtarrilean, Zizurren lehiaturiko parte hartze libreko proba batzuetan, hondarribitarrak 7,67 eta 7,75eko bi jauzi luze egin zituen, hau da, momentu horretan Euskal Herriko errekor berriak pista estalian, bere 23 urtez azpiko kategorian zein absolutuen mailan. 7.75ko markarekin, 1985etik Javier San Adrianek zituen maila absolutuko eta 23 urtez azpikoen errekorrak (7.66an) bi aldiz gainditu zituen orduko hartan, oraingoan txikia geratu den erregistroa izan arren, lortu berri duen 7,82ko marka izugarriarekin alderatuta.

Gogoratu beharra dago, dagoeneko 2022ko denboraldian aire libreko errekorra kendu ziola San Adriani (7.77koa 1986koa), izan ere, pasa den maiatzaren 28an Logroñon 7.77 eta 7.81ko bi jauzi egin zituen, azkeneko marka horrekin Euskal Herriko luzera jauziko errekor berria ezarri zuelarik.

SAILKAPENA

1 Iker Arotzena Indo (10/11/2001) Super Amara  7.82

2 Carlos Beltran Alvarez (01/05/2002) Alcampo Scorpio 71 7.55

3 Ferran Ramirez Mestre (19/02/2002) Playas de Castellon 7.52

4 Raul Cortizo Bernardez  (09/07/2002) R.C. Celta  7.50

5 Juan Francisco Trujillo Diaz (11/07/2002) Cordoba Patrimonio 7.45

6 Sergio Coello Berreco (03/10/2001) R.C. Celta  7.24

7 Jose Carlos Soriano Lopez (29/04/2002) UCAM-Cartagena  7.15

8 Fabian Mesa Furones (20/08/2002) Unicaja Jaen Paraiso Interior  7.14

9 Lucas Rodriguez Garcia (06/09/2003) Real Sociedad  7.08

10 Dario Bruzon Salado (10/05/2002) Trops-Cueva de Nerja 6.80

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!