Imanol Rojok errekor berria ezarri du Hernialdeko Rollerski igoeran

2022.10.25 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak

Tolosarrak 11 minutu eta 53 segundoko denborarekin erdietsi zuen garaipena iragan larunbatean lehiaturiko proban, aurretik berak zuen errekorra hobetuz. Emakumezkoen lehian berriz, Irati Cuadrado nagusitu zen

Argazkia: alpinouzturre.eus

 

Pasa den larunbatean, urriaren 22an, XXI Hernialdeko rollerski igoera lehiatu zen Alpino Uzturrek antolatuta, guztira 59 eskiatzailek parte hartu zutelarik, gehienak gipuzkoarrak baina baita Nafarroatik, Arabatik, Madrildik, Asturiastik zein Cantabriatik etorritakoak ere.

Eguraldi ona baina haizetsuarekin parte hartzaileak Tolosako Belatze auzotik atera ziren, skating eran, eta Hernialdeko Bentatik estilo klasikoan, plazarainoko distantzia osatzeko. Gaztetxoak Anoetako bidegurutzetik atera ziren eta azken kilometro eta erdia osatu behar izan zuten.

Skating erako gizonezkoen helduen mailan (4 km.), Imanol Rojok 11 minutu eta 53 segundoko denborarekin erdietsi zuen garaipena, aurretik berak zuen errekorra hobetuz. Bigarren Guzman Sanz izan zen eta hirugarren Lander Martin.

Emakumezkoetan Irati Cuadrado izan zen lehena, bigarren Alaia Juaristi eta hirugarren Manialen Montoya izan ziren. Beteranoetan, berriz, Mario Lavin izan zen garaile, bigarren Jesus Beltran de Lubiano eta hirugarren Rudi Amorrortu.

Estilo Klasikoan berriz, gizonezkoetan Unai Sanz izan zen irabazlea, bigarren Unai Palacios izan zen eta hirugarren Julen Chacon. Emakumezkoetan, Naroa Amantegik irabazi zuen, bigarren Laia Azpilgain izan zen eta hirugarrena Olaia Plazas. Beteranoetan Harkaitz Labeagak lortu zuen garaipena, bigarren Fernando Perez izan zen eta hirugarren Igor Aranburu. Emakumezkoetan Ainhoa Aquerretak irabazi zuen.

Gaztetxoetan, mutiletan Jon Beak irabazi zuen, bigarren izan zen Andde Elizburu eta hirugarren, Oihan Capel. Nesketan, June Aranburu izan zen garaile eta Inge Arin, bigarren.

SAILKAPENA

Gizonak Skating

1 ROJO GARCIA Imanol   11:53,5

2 SANZ CALLEJA Guzman   13:41,7

3 MARTIN HERNANDEZ Lander   13:57,8

4 AÑARBE SIGUENZA Peio    14:58,0

5 IRURIETA ETXEBESTE Jurgi   15:24,2

Emakumeak Skating

1 CUADRADO NOAIN Irati   16:49,2

2 JUARISTI ETXABE Alaia   18:06,4

3 MONTOYA URIARTE Maialen  20:48,0

4 MONTOYA URIARTE Ainhoa   21:53,6

5 ITURRIA ESLAVA Nahia   22:16,2

Gizonak Klasikoa

1 SANZ VALLES Unai   14:09,6

2 LABEAGA TARREGA Harkaitz    14:12,9

3 PEREZ CABRERO Fernando   2 14:47,3

4 ARANBURU ESKISABEL Igor   1 15:02,8

5 PALACIOS LLORENS Unai   15:15,7

Emakumeak klasikoa

1 AMANTEGI LARREA Naroa    18:14,7

2 AZPILGAIN MAIZA Laia   19:42,0

3 PLAZAS IRIBERRI Olaia   19:48,9

4 CESTONA IPARRAGUIRRE Nerea   22:06,4

5 CHACON GOMEZ Ilazki   27:31,6

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!